Teknologia albisteak
11

Internauta abertzaleak (!) Idahoko legebiltzarraren kontra mail-bombing egiten

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo - Eibar.org
2002-03-12 : 18:03

Ze okurritu zaio, bada, abertzale azkarren bati? Idahoko legebiltzarkideei mezu elektronikoak bidaltzea autodeterminazioaren alde ager daitezen, eta bide batez eskerrak emanez. Postontziz postontzi, hor jardun dute Idahoko senatari eta ordezkarien helbide pertsonalak ematen, eskatuz bakoitzari mezuak bidaltzeko. Ondorioa: Idahoko legebiltzarkideen postontziak euskaldunen mezuekin gainezka blokeatzea. Jeniala. Espainiako Barne Ministeritzak ez luke hobeto asmatuko.

Pentsatzekoa zenez, kopeteraino daude orain Idahoko zenbait politikari euskaldunen eskariekin.

Gary Schroeder errepublikarrak jasotzen dituen mezuei erantzutea erabaki du, bere kontrako espamatzaile euskaldunei jasotzen dituen guztiak berbidaliz. Hala dio Schroederrek bere mezuan:


Date Tuesday, March 12, 2002 1:26 pm
Subject RE: Thank you Idaho and Republic of the United States from Basque Cou ntry. Eskerrik asko Idahoko lagunok!

I have received hundreds of identical messages. This flooding of my mail box is close to making my e-mail useless, as you can understand when you receive this message from me.

I will be happy to share these messages with you as long as the attack continues.

If you can contact the person in charge, perhaps you could ask them to stop this. I have received the same message over 2,000 times in one day.

Or tell me who is the person in charge so I can contact them.

This harms your cause more than it helps.

One petition, written on paper, with each name on it, would be much better.

You are not helping your cause with this massive terrorist abuse of e-mail.

Please remove me from your lists.

Logikoa, Schroederren erreakzioa. Eta bere helbidea bezala, beste dozena bat legebiltzarkide Idahotarrenak ere zabaldu direnez hortik zehar, pentsatzekoa da hango Kapitolioan postontzi bakoitza milaka mezuz betea dagoela.

Schroeder honek bi mila jaso ditu honezkero, eta seguruenik beste ehundaka mezu ere bidean egongo dira, hain gara azkarrak euskal internautak... Noski, helburu zoragarri batekin, eta esker-oneko mezuekin bideratu da kanpaina hau. Baina emaitza aurreikustea ere ez zen horren zaila: mail-bombing abertzale bat antolatu da Idahoko legebiltzarraren kontra. Nahigabean, pentsatzen dut (ez badabiltza tartean CESIDekoak), baina mail-bombing bat.

Geure burua bonbardeatzen onak gara internauta euskaldunak. Duela hilabete-edo, jasan izan behar genuen Nafarroako Oinarriak mugimenduaren izenean, geure buruaren kontrako bidalketa masibo bat. Ia Mb bateko pisua zeukan Powerpoint postal bat elkarri bidaltzeari ekin zioten euskaldun mordo batek, auto-spam estupido batean... Ikasiko dugu inoiz?

Idahokoaz informazio gehiago, Sustatun bertan

Erantzunak

Luistxo
2002-03-12 : 22:33

Ahaztu zait aurreko mezuan aipatzea. Mobidatxo honen berri Joana Albret posta-zerrendako mezu batetik jaso dut.


Eneko
2002-03-13 : 02:20

Antzeko helburua lortzeko, baina horrelako mail-bonbing edo bonbardeaketak ez egiteko badaude tresnak internet-en.


Adibidez, PetitionOnline.com webgunean jarri daiteke edozein eskaera eta jendeak bertan sinatzen du, inongo helbidera milaka mezu bidali barik.


Adibidez, hor dago orain arte 279876 sinadura batu dituen
Ariel Sharon-en prozesaketarako eskaera


edo orain arte bakarrik 2137 sinadura batu dituen Atzilotutako emakume palestinarren aldeko sinadura batuketa


edo hainbat eta hainbat eskaera


Ez dut aurkitu hor euskaldunen autodeterminazio eskubidearen aldeko sinadura batuketarik.


Pruden Gartzia
2002-03-13 : 09:32

Aitor dut neuk ere parte hartu dudala ganoragabekeria horretan... Barkatu, lagunok, ez nituen ondorioak neurtu.



Ez dakit ekimena nondik sortu zen eta ez dut interes handirik jakiten. Niri ere lagun baten bitartez heldu zitzaidan eta, neuk ere, pozez gainezka, nire ondar aletxoa jartzea erabaki nuen... Tontakeria asko egin daitezke borondate onaren puruz.



Baina zerbait ikasi dudalakoan nago: ez dut berriz ere sinadurarik gabeko ekimenik lagunduko edo sustatuko, guztiz zuzenak eta, kasu honetan bezala, premia gorrikoak iruditzen bazaizkit ere.



Eskari apal bat, hala ere. Norbaitek esplikatu beharko die Idahoko senatariei zer gertatu den eta zergatik. Baita barkamena eskatu ere, guztion izenean. Ez dakit nork eta nola. Egia esan, ez da lan atsegina izango, baina norbaitek egin beharko luke. Ez daukat proposamenik egiteko, baina internet mundua hobeto ezagutzen duzuenak, agian, ideiaren bat izango duzue.



Mila esker, eta barkatu.

Sustatu
2002-03-13 : 11:01

Senatutik igaroko den autodeterminazioaren aldeko adierazpenean ETA zuzenean kondenatzearen truke, Etxe Zuriarekin zita bat hitzartu dute Idahoko euskal jatorriko ordezkari politikoek. The Idaho Statesman Idahoko egunkari nagusiak kontatzen du hemen.


Luistxo
2002-03-13 : 14:22

Forbesekoari buruz Sustatun argitaratu den beste notizia horretatik abiatuta, munduko pertsona aberatsenen zerrendaz gain, Estatu Batuetako hiri aberatsenen edo bizitza-maila altuenekoen zerrenda ere badatorrela ikusi dut hemen. Hamar lehenen artean, 5 Kalifornian daude (lehena, San Jose), eta bat Idahon: Boise, zazpigarrena.


Espainiako prentsan artzain eta cowboy paletotzat ari dira marrazten orain Idahoko jendea. Baina ez dirudi Boise halako hiri bat denik...


Aitor Lazkano
2002-03-13 : 20:12

Bi jarrera daude horrelakoen aurrean, nire ustez:


  • "Ez dakit honek eraginik izango duen, baina badaezpada, eta asko kostatzen ez zaidanez, bidaliko dut!

  • "Ez dakit honek eraginik izango duen, beraz, badaezpada, ez dut bidaliko".

Ba ni bigarrenarekin geratzen naiz. Normalean horrelakoak ez dira bronkak montatzeko baino. Horrela amorru handia diogun pertsona bati kalte egiten ari denari laguntzen diogu normalea, beraz, geldirik hobeto!


Kontu izan ba.


Editorea
2002-03-13 : 20:32

Kate hauen azalpena ematen duen artikulu bat irakurtzea egin dut. Arrazoiak ematen ditu joko horretan ez sartzeko. Eta batez ere, zerrenda batera horrelako mezurik ez bidaltzeko:


1) Orokorrean ez dute gaiarekin zer ikusirik.


2) Gehinak gezur hutsak dira.


3) Lotsatzeko moduko egoerak eragin ditzakete.


4) Mezuak hara eta hona! asko ugaritzen da joan-etorria.


5) Zerrendakideen aurrean oso gaizki geratu zaitezke.


Luistxo
2002-03-13 : 21:58

Idahon kontaktua duen lagun batek kontatua. Bai, egia dela blokeatuta daudela zenbait legebiltzarkideren postontziak. Baina ez bakarrik mezu abertzaleekin, Schroeder horri gertatu zaion bezala, baita mail-bombing espainolarekin ere.



Adibidez, Robbi King-Barrutia senatariak faxista deituz jaso ditu mezuak espainolen aldetik. Bieter berak, aldiz, animozko mezuak jaso omen ditu diasporatik, eta pozik ei dago. Beste batzuek, batek daki...



Behin helbide pertsonalak banatzen hasita, eskaera jakin bat egiteko, zentzu positiboan animozko mezuekin, edo zentzu negatiboan kontrakoekin, segituan blokea dezakezu pertsona baten konexioa milaka mezurekin. Schroeder horrek bi mila mezu jaso ditu, batzuk ireki, eta abertzaleenak. Akaso bi mila horiek ez dira abertzaleenak, edo bai. Denak ere ez ditu irekiko, baina efektua, berdina da.



Kasu honetan, dirudienez, abertzale eta antiabertzaleek bat egin dute lerdokeria galant batean.

Sustatu
2002-03-14 : 09:53

Idahoko Senatutik igaro ondoren, ETAren aipamen zehatza sartu dute azkenean adierazpenean. Testu definitiboa, Idahon onartu dutena, hemen daukazue.


Juan Etxenike
2002-03-14 : 10:13

Kaixo deneri,



Ni ere arduragabekeri honetan hartu dut parte. Beraz Gary Schroedder jaunari idatzi diot:



> Dear Gary Schroeder.

> I wrote to you yesterday. We are all very >ashamed about what happened yesterday, the >initiative went beyond our control from what it >was a well intentioned idea.

>

> We are deeply sorry. I have written a letter to >the editor in the Idaho Statesman, even if I am >not the promoter of sending those mails I did send

>

> one and told others to do so. Therefore I thought > it would be a good idea to send a public apology.

>

> Today we have all been asking people to stop >sending mails so I hope the problem will be over >soon.

>

> We are a small country, and don´t have any >embassador to place our worries.

> Spanish embassador never bring the voice of >basques and defend exclusively the point of view >held by the government.

>

>Yours sincerelly.





Berak honako hau erantzun dit:



Sir,



Thank you. I look forward to reading your letter in the Statesman.



I appreciate your efforts. One problem with this type of e-mail campaign, as we have both seen, is that there is no way to stop it once it is started. From experience, I know that I will be receiving these messages for several months, from people

who only check their e-mail occasionally.



I have removed your address from my list.



I understand your situation with no ambassador.



I know that our Idaho Secretary of State, Pete Cenarrusa, is well respected and would be an excellent "unofficial ambassador" for presenting a written petition.

Luistxo
2002-03-14 : 11:50

Eibartarrak zerrendan irakurritako mezu honek pentsarazten dit mail-bombing abertzalearen jatorria Diaspora Vasca Interneteko ekimenean dagoela.


Zenbait posta-zerrenda antolatuta ditu talde horrek, eta horietako batean, Miren Artiach delako batek (Pete Cenarrusa Idahoko Estatu idazkariaren idazkaria da Artiach), Idahoko legebiltzarkideen e-posta pertsonalak eman zituen. Diaspora Vascako zenbait lagunek, eskaera batekin batera, helbide horiek haizatu, eta ondorioa, ikusi duguna.


Benetan mezu piloa bidaltzearekin pozik omen daude Diaspora Vascakoak orain, mezu batzuetan irakurri dudanez. Bejondeiela.


Erantzun

Sartu