Sustatu logoa Teknologia albisteak

Komunikazioaren Gidaliburua: aurtengoa, askoz hobea

Joxe Aranzabal - HUHEZI
2002-03-07 23:03

Iazkoak baino 244 orrialde gutxiago ditu, baina hark baino informazio gehixeago du. Aurtengo Komunikazioaren Gidaliburuak hainbat berrikuntza ditu, eta denak ez diseinuari lotuak.

Nabarmenena diseinua da, hori bai, itxura erabat aldatu du eta. Aurtengoak liburu tankera utzi eta koadernoarena hartu du, eraztun eta guzti. Beraz, erraza da moldatzeko edozein egoeratan. 19 atal ditu, kolore desberdinetako orri bereizleak banatuta. Lehen begiratuan, behintzat, ematen du errazagoa dela kontsultatzeko.

Bigarren berrikuntza da txartel tankerako CD-Rom bat, koadernoaren informazio guztia dakarrena. “CD-Rom hau edozein ordenadoretako diskete-unitatean irakur daiteke”, dio gidaliburuak, baina askotan gertatzen den bezala, bakarrik Windows sistema eragilea duten ordenagailuetan irakurtzen ahal da. Mac eta Linux erabiltzaileok ez gara inor oraindik.

Atal berriak

Aurtengo edizioak bi atal gehitu ditu komunikabideetan: tokiko telebistak eta argitalpen digitalak. Eta azken honetan bost argitalpen baino ez dira agertzen: @Euskadi, Bitniks, Divulc@t, Proyeccion.tv, Uribe Kosta Digitala eta Vitoria Estrella. Lepoa jokatuko nuke datorren urteko gidaliburuan baietz berrogei baino gehiago izan!

Eta azkenik, baina ez azkena, aurrerantzean astero eguneratuko da gidaliburuaren bertsio informatikoa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu