Sustatu logoa Teknologia albisteak

Idahon Euskal Herriaren autodeterminazioaren alde

Sustatu - Sustatu
2002-03-06 16:03

Idahon Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko deklarazio bat onartu dute. Euskaldunon Egunkarian daukazue gaiaren kronika on bat. Horrez gain, Idahoko Legebiltzarretik bertatik ere lortzen ahal da informazioa Internet bidez.

Adierazpenak indarkeria salatzen du gogor, eta Frantzia eta Espainiako estatuei elkarrizketarako deia egiten die. Euskaldunon Egunkariak berriemaile berezia bidali du bertara, Martxelo Otamendi zuzendaria bera, eta handik kontatzen du gertatutakoa kronika honetan

Horrez gain, Idahoko Estatuko Legebiltzarrak ere ematen du Interneten bertako ebazpenen berri. Atzo onartua bigarren irakurketa izan zen, eta aurrera igaro zen, "onartzeko gomendioarekin". Gaur da, hirugarren irakurketarekin, onartzekoa ebazpena. Hemen gaurko saioaren gai ordena.

Mark Bieter legebiltzarkideak aurkeztu duena HJM 14 erresoluzioa da, eta hemen dago haren testua. Gaurkoan onartzen bada, pentsatzen dugu ganbarako saioen boletin ofizialean agertuko dela bihar bertan (hemen begiratu), egunez egun argitaratzen baitute Interneten bezperako saiokoa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu