Mikel Azurmendiren azken petralkerien inguruan okurritu zait: euskal panorama politiko-intelektuala oso aldakorra da. Zer ziren lehen gauzak, zer dira orain. Nor non zegoen lehen, non dagoen orain. Zer argitaratzen zen herenegun Diario Vasco-n, zer argitaratzen den gaur.
-------
Mikel Azurmendi.
Jon Juaristi.
Jose Maria Mendiluce.
Francisco Letamendia.
Francisco Llera.
Diario Vascoko Zuzendaria Gutunak atalean irakurritakoa, Multicurualismo izenburuarekin:
DV-ko gutun bikoitzaren paradoxa horrek Iban Zalduaren asmakuntza bat dirudi. Horra, Sustatu.com-en erreproduzitu genuen haren zutabe bat, edo herenegungo El Pais egunkarian zekarren Zuzenketa publikoa izenburuko beste zutabe-errelato ziber-fantastikoa.
Gaur aurkezten du Iban Zalduak bere liburu berria (erderazkoa, Lengua de Trapo argitaletxearekin): La isla de los antropólogos y otros relatos . Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango da eguerdiko 12.00etan, eta Zaldua, Anjel Lertxundi eta Jose Huerta editorea egongo dira. Sustatuko milioika irakurleen artean baten bat hara badoa, ba bidal dezala kronika.
Luistxok:
DV-ko gutun bikoitzaren paradoxa horrek Iban Zalduaren asmakuntza bat dirudi. Horra, Sustatu.com-en erreproduzitu genuen haren "zutabe":http://www.sustatu.com/1005297893 bat, edo herenegungo El Pais egunkarian zekarren "Zuzenketa publikoa":http://www.elpais.es/articulo.html?d_date=20020225&xref=20020225elpvas_18&type=Tes&anchor=elpvas izenburuko beste zutabe-errelato ziber-fantastikoa.
Iturrik:
Nire buruari galdetzen diot: "Zer ostia egiten dek Zalduaren libururik irakurri gabe?". Oso ona El Pais-eko errelato ziber-fantastikoa.
Hor goian, DVko gutunetara emandako loturak tronpatuta eta ondorioz trukatuta (trukorik gabe, baina elkar-truk eginda..) daude, alegia, 26koari dagokionean 24koaren lotura jarri duzuela eta alderantziz.