Software berriaren merkaturatzea
2002-02-26 10:02
kudeaketarako aplikazio bat burutu nuen. Dena den, oraindik ere garatzeko dago salgarri izateko, eta lanorduetatik libre geratzen naizenero saiatzen naiz hobetzen. Apliakzioa merkaturatzeko ideiarekin gabiltza, (noski, bukatuta dagoenean, edo lehen bertsio itxurazkoa dugunean). Oraingoz proba bezala Zarauzko Arrano Elkartean jarri dugu eta laster jarriko dugu Antiguoko Txirain Elkartean ere. Bi hauetan proba bezala, proiektuaren bultzatzaileak biotako bazkide izanik hurrenez hurren.
Software produktu bat garatu berri dut (oraingoz euskara hutsean, gainerako hizkuntzena zoritxarrez beharrezko izango den arren oraindik). Merkatura ateratzerakoan ordea, bila ibili arren ez dut oraindik ze pausu eman behar direnaren arrasto handirik. Ondare intelektualean erregistratzea nahikoa al da salmenta-eskubideak izateko? Banatzailerik behar al dut ala sarea nere kabuz sortzea gehiago komeni zait? Produktu bakarrarekin enpresa bat sortzea komenigarri eta aldi berean bideragarria al da? Ze laguntza izan ditzake era horretako ekimen batek? Galdera eta zalantza asko ditut buruan eta inork argituko balizkit biziki eskertuko nuke. Albiste honi erantzunda egin zenezake. Gehiago jakin nahi izanez gero ere galdetu.
Erantzunak kargatzen...