Euskara desagertzeko arriskuan dago bere lurraldearen hedadura osoan
Inoiz inork ez zigun hain garbi adierazi anitzetan ezkutatu nahi dugun errealitate bat: Euskara desagertzeko arriskuan dago Hego Euskal Herrian, eta desagertzeko arrisku larrian Ipar Euskal Herrian. Hegoaldeko datuei erreparatuta, Nafarroan ere larria adjektiboa erantsi beharko genuke.
Munduan 3000 hizkuntza omen daude desagertzeko arriskuan, eta horien artean dago geurea, euskara. Gordinki azaldua, batzuentzat alarmismo punttua ere edukiko du. Unescok gaur Parisen aurkeztuko duen Arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlasean bildu ditu datu horiek guztiak, eta gaurko Euskaldunon Egunkarian luze eta zabal jorratzen dena. Kezkagarria Frantziako kasua, baina txostenak ez du leku onean ere uzten Espainia, bertze herrialde gehientsuenak bezala, non gaztelania eta katalana dauden bakarrik arriskutik kanpo. Frantzian, aldiz, 14 hizkuntza daude larriki mehatxaturik, guztiak frantsesa eta kortsikera izan ezik. Nafarroa ez da espreski aipatzen, baina haurren %30ak baino gehiagok hizkuntza ikasten ez badu, mehatxupean dagoela agertzen du Unescoren atlasak. Nafarroa, oraindik, urruti dago kopuru horietatik. Hain beltza da panorama? Alarma eragin nahi du? Nahikoa zientifikoa da azterketa? Eztabaida zabalik dago.
Erantzunak kargatzen...