Gipuzkoa.net eta Zientzia.net, Google eta Aurkiren bidetik
Aukera bikain honetaz baliatu diren azkenak Zientzia.net zientzia informazioko gunea (Sareko Argia sariaren jabe), eta Gipuzkoa.net atari instituzionala izan dira (euskal erakunde handienen artean, gune txukunena duena, seguruenik).
Ikusi adibidez, nola ageri diren informatikari buruzko esteka euskaldunak:
- Zientzia.net-en
- Gipuzkoa.net-en
- Aurkin bertan
- Eta Google guztiz ahaltsuan ere bai.
Guztietan berdina ageri da! Ba, bai, horixe da ideia. Ze zentzu du horrek? Eduki librea trukatzearena. Lotura bat gehitzen duzu Aurki-ra eta ziurtatzen duzu beste hainbat webgunetan agertuko dela (Google, Zientzia.net, zerrenda handi horretan...).
Are gehiago, atal bateko editore bihurtzen ahal zara, eta zuk zeuk egin ditzakezu gehikuntzak zure atalean. Horrekin ziurtatzen duzu zure atal kuttuneko edukiak Google eta peska guztian ederki agertuko direla.
Ondorio interesgarriak ditu lan horrek zuri interesatzen zaizkizun guneetan. Adibidez, Pumori mendian ezbeharra izan zuen euskal mendizale taldearen notizia (Uztarria.com-ek sarean argitaratua) Aurki-ko Mendia atalean gehitu zen. Orain, horren ondorioz, Pumori bilatzen duenak Google-n Uztarria.com aurkituko du lehen hiru posizioen artean! Hemen dago froga
Beste alde batetik, webgileentzat ere, webguneak osatzen dituztenentzat ere, sekulako aukera da. Zientzia.net-ek ez du lan berezirik egin behar goian aipaturiko Informatika atala bizirik mantentzeko. Jendeak gehituko ditu apurka-apurka loturak, ez bakarrik Zientzia.net-en klik eginez, baita Aurki, Googlen eta ispilu guztien bidez.
Eta euskal loturak izatearen prezio berdinean (zero zentimotan, alegia), mundu guztiko loturak ere bai. Googlek berak darabilen direktorio bera, zure webgunean integratuta. Horra Osama Bin Laden berbera ere...
Honen azpian, aipatu gabe ez dugu utziko, Open Directory Project proiektu zeharo interesgarria dago. Eibar.org taldetik behin begia bota genion, eta handik sortu zen Aurki-ren ideia.
ODP-ko edukiak norberaren webgunean integratzeko moduak, hemen daude azalduta nolabait. Segun eta zein plataforma darabilzun, badauzkazu zenbait aukera. Adibidez:
- ODP++ plataforma mordo baterako
- zOpen Directory Zope-rako
- Open_Directory PHP moduloa PHPNuke eta PostNuke-rako...
Erantzunak kargatzen...