Sustatu logoa Teknologia albisteak

Irakasleon Aldizkaria

Aldizkaria euskara-irakasleei dago zuzenduta, hurbileko auziak eta esperientziak elkartrukatuta, gogoeta eta hausnarketarako bide emanez. Horrez gain, irekia ere bada, euskara irakatsi eta ikasteko prozesuen gaineko lanak, iritziak, esperientziak nahiz albisteak irakurleengandik gogo onez jasoko dituena.

Hona hemen aldizkariaren atalak:

  • Ekitaldiak: Atal honetan euskara-irakasleon formazioarekin zerikusia izan dezaketen ekitaldien berri emango dugu.
  • Liburuak eta artikuluak: zein liburu edo artikulu (berri zein zahar) izan daiteke interesgarria gure formazioari begira? Galdera horri erantzun nahi diogu hemen.
  • Lanak eta esperientziak: Asko dira Helduen Euskalduntzea burutzen diren lanak eta esperientziak. Atal honetan han eta hemen egindakoen berri ematen saiatuko gara
  • Hausnarrean: Gogoeta bultzatzea du helburu atal honek. Arlo korapilatsu asko dira geure eguneroko jardunean. Horiek konpartitzea eta elkarrekin hausnartzea mesedegarria izango ahal da!
  • Lotura interesgarriak: Askoren ustez Internet-en dugu etorkizuna. Zer berri dugu sarean, baina?

Albistegia aldian-aldian posta elektronikoz igorriko da. Dena dela, argitaratutako aleak hemen dituzue ikusgai:

Aipatu helbidean aldizkarira harpidetzeko modua izango duzue.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu