Euskadi Informazio Gizartean egitarauaren aurkezpena
Euskadi eraldaketa berri baten aurrean dagoela esan du Josu Jon Imazek (Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua). Enpleguan zein teknologian Europaren pare dago. Orain, hurrengo apustua Informazio Gizartea finkatzea izango da Euskadi lehiakorragoa izateko.
Hau guztia ez da zerotik hasten, ordea. Estatuan internet konexioetan 8. egotetik Katalanekin batera buruan egotera pasa gara. Abenduko datuak dira, baina loturetan %6,5 edukitzetik %27 izatera pasatu gara. Enpresetan ere Europa mailan dagoen ekipamendu bera erabiltzen dela nabarmendu du Industria Sailburuak. Datu horiei gaineratu die Zenarruzabeitia lehendakari ordeak, 4 hilabetetan EAEn 26 internet-leku zabaldu direla (laster beste 7). Bertan edozeinek nabigatu dezake eta baita ikastaroetan pare hartu ere. Gainera 121.000 ordenagailu lagundu dira Konekta zaitez kanpainarekin.
Zenarruzabeitiak zehaztu du orain mugimendu industrialetik informazio gizartera eman behar dela pausua. Erlazionatzeko zein bizitzeko modu berriak aztertu behar ei dira. Orain erronka eta aukera dugula zehaztu du prentsa aurrekoan.
Hemendik aurrera sei esparrutan egingo du lan gobernuak:
- Interneta denontzako izan dadin. Sarearen onurak edozein biztanlerengana heltzeko.
- Formazioa: Teknologia berriak erabiltzen ikasteko formazio jarraituaren bidez.
- Gobernu elektronikoa Eusko Jaurlaritzak, esaterako, etsenplu izan behar du, eredu. Seguritatea bermatu behar du eta firma elektronikoa landu.
- Euskadi sarean:Euskadiren difusio kulturala eta euskara zabaldu Euskadiren irudia salduz.
- Enpresa digitala:Enpresen lehiakortasuna hobetu, bai enpresa "tradizionalak" teknologia berriei egokituz, bai proiektu berriak bultzatuz.
- Osasuna: Osakidetza ardatz hartuta harremanak egiteko modu berritzailea bultzatu, esaterako txandak internetez hartuz edo osasun txartel interaktiboa bultzatuz.
Zenarruzabeitiak esandakoaren arabera, errenta parametroetan Europaren parean gaude. Langabeziak behera egin eta laster parekatuko omen gara Europako datuekin, eta orain aurrea hartu beharra nabarmendu zuen Informazio Gizarteari dagokionez. "Euskadi gizarte guztiz europeoa" dela esanez amaitu du aurkezpena.
Hau guztia aurrera eramateko hainbat ekitaldi otsailean:
- 14an: Europa Jauregian, Gasteizen informazio gizartearen II. Kongresua.
- 15ean Gasteizen karpak zabalduko dira teknologia gizarteari gerturatzeko. Karpak Desanparados plazan eta Fueros-en egongo dira.
- 20an Kursaalean aurkezpen publikoa. Ibarretxe lehendakariak aurkeztuko du "Euskadi Gizartearen Informazioan " plana. Kanpainak irauten duen denboran autobus bat egongo da herriz herri ibiliko dena 16 ordenagailurekin.
- 21ean Augustin Jauregian, Gasteizen, Arte ederretako museoan, harrera egingo zaie Europako zientzia, teknologia, berrikuntza eta gizarte informazioaz arduratzen diren ministroei.
- 22an Gasteizen, Europako ministroen bilera informala.
- 23an Kzjaieguna: Bilboko Nazioarteko Erakustazokan izango da 10:00etatik 22:00etara. 5000 lagun espero dituzte antolatzaileek. Bertan e-comerce, errealitate birtuala, emanaldiak, gazteenendako jokuak... egongo dira. Edade guztiendako jaia izango da.
Azkenik beste proiektu bat ere aurkeztu du eguerdian Josu Jon Imazek: e-debagoiena ziberraldea deitua.
Hurrengo asteetan Gatzagan egingo den aurkezpenaren berri ere eman da. Lehen ziberraldea garatuko da Debagoeienean eta programa hau pilotua izango da. Parte hartzaileen artean: Eusko Jaurlaritza, MCC, Mondragon Unibertsitatea, Debagoieneko Mankomunitatea, Euskaltel eta Goiena komunikazio zerbitzuak.
Erantzunak kargatzen...