Fagorreko 4 langile hil dira Irango hegazkin istripuan
2002-02-12 16:02
Arrasateko Fagor enpresako lau langile hil dira hegazkin istripuan Iran-en. Teherandik Jorramabad hirira zihoan hegazkina jausi egin da eta 117 bidaiariak hil egin dira. Horien artean, lau euskaldun.
Hegazkinean zihoazenak honako hauek dira: Julio Ibarra Pastor, Jesus Maria Olazabalaga Uribe, Juan Carlos Goikoetxea de Miguel eta Joseba Azkoaga.
Lauek Fagor Arrasate kooperatiban lan egiten zuten.
Erantzunak kargatzen...