Teknologia albisteak
1

Euskal GNUren web orria prest!!

Erabiltzailearen aurpegia
marcos - Euskal GNU
2002-02-08 : 12:02

Euskal GNUren web orria zintzilikatu berria dago. Azkenean lortu dugu eta web gunea ireki da!! Bertan, gure proiektu, lan, ideia eta proposamen berri izanen duzue. Pasa zaitez, begiratu, klikatu, gotik beheiti mihatu eta disfruta ezazu! Ah! Eta edozein kexa edo iradokizunerako badakizue non gauden!!

euskalgnu-ren izakera eta asmoak hauek dira:

  • Software askea (librea) bultzatu, zabaldu eta garatzea.

GPL legepean oinarritutako software askeak bultzatuko dira.

Gerta daiteke zenbait software nahiz eta GPL legepean oinarritua egon, beraien barneko zenbait zati GPL motakoa ez izatea, adibidez LyX programaren egoera. Hala eta guztiz, horrelako proiektuak ere bultzagarriak direlakoan gaude.

Beste zenbait proiektu izan daiteke LPGL legepean oinarritutakoak. Hauek ere bultzatu daitezkeelakoan gaude.

  • Software askearen euskaratzeak bultzatzea.
  • Software askeei buruzko idazki, eskuliburu, nola ("Howto's") eta tutoretzak idatzi eta zabaltzea.

Apurka-apurka hortik zehar sakabanatuta dauden software askeari buruzko eskuliburu eta abarrak gune honetan pilatzea nahi da.

Gunean dauden (eta egongo diren) txosten, eskuliburu, nola, tutoretza eta bestelako idazkiak baldintza bakarra bete beharko dute: Askeak izatea. Hots, edozeinek idazki hauek eskura ditzakeela, eta hortikan zabaldu. Nahi izanez gero, aldaketak egiteko aukera edukiz. Hori bai, hau dena beti FGDL legepean oinarrituz, eta idazkiak edukitzen duten beraiei buruzko oharra betez.

  • Eta nola ez, Euskaraz mintzatzen diren software askeen aldeko zaleen bilgunea izatea nahi dugu. Euskarari teknologikoki garatzeko eta zabaltzeko aukera eman nahi diogu.

Horrek ez du esanahi bestelako hizkuntzak baztertuak izango direnik, azken batean euskaldun askok gazteleraz edo eta frantzesez ere mintzatzen baitira, eta litekeena da baita ere beste hainbat hizkuntzetan ere mintzatzea.

Beraz, norbaitek (berdin dio pertsona bakar bat edo GNU/Linux User Group bezalako talde batek) software askeari buruzko proiekturen bat lantzeko asmoa balu, idatzi dezala posta zerrendatariko batera edo bestela gune honetan agertzen diren arduradunetariko bati.

Posta-zerrendak

Gaur egun erabiltzen ari garen posta zerrendak hauek dira:

softlibrea@euskalgnu.org
Software libreari (askea) buruzko albisteak zabaltzeaz gain, software librearekin norbaitek arazoak edukiz gero (bai erabilkeran bai konpilaketa arazoak, edo beste edozein arazo) bertan galdetzeko aukera dauka.
itzulpena@euskalgnu.org
Software librea euskaratzen dihadutenen txokoa. Bertan gauzak nola euskaratzen diren, zein hitz edo termino erabiltzea den komenigarriago eta horrelakoak eztabaidatzen dira. Hots, itzulketa arloko gauzagatik mintzatzen da.
kdeuskaraz@euskalgnu.org
KDE idaztegiaren euskaratzea proiektuan laguntzen diardutenentzako da, berorri buruzkoak nola antolatu, eta abarri buruz hitzegiten da.

Oraingoz posta zerrenda hauek itxiak dira. Eta horrek zer esanahi du? Ba, ummm... nola esan?... Hauetariko batean edo bestean parte hartzeko (horietara gutun elektronikoak bidali, eta horietatik jasotzeko) dagokionaren arduradunari mezu bat igorri beharko diozu zein zerrenda postan harpidetzea nahi duzun azalduz...

Gutun ttipitto batekin nahikoa izan ohi da... gaian "itzulpena@euskalgnu.org-ean harpidetu nahi dut" bezalako esaldi bat bidali. Gorputzean berriz, zeure burua aurkeztu, eta garrantzitsuena zure helbide elektronikoa zein den zehaztu, adibidez kashilda@parranda.net.

Erantzunak

Luistxo
2002-02-08 : 13:25

Albiste hau Barrapunton ere irten da, hementxe.


Erantzun

Sartu