Euskarazko web orrien zerrenda kaleratu du Donostiako Euskararen Udal Patronatuak
2002-02-04 11:02
Internet sarean euskaraz aurki daitezkeen web orrien helbideak jasotzen dituen gida argitaratu du Euskararen Udal Patronatuak. Ahalik eta era arinenean sailkatuta eta Donostiakoak direnei arreta berezia jarriz, 1.140 helbidek osatzen dute zerrenda hau.
Azken urteetan Internetek izan duen hedapena dela eta, Euskararen Udal Patronatuak lagungarri ikusi du herritarrentzat euskarazko web orrien helbideekin gida bat osatzea eta, era berean, zenbait erakunde, elkarte eta partikular egiten ari den ahalegina ezagutzera ematea.
Gida honetan jasotzen den informazioa eguneratzen joateko asmoa dago, etengabe aurkezten baitira web orri berriak. Hori dela eta, edonork izango du bere web orriaren berri gida honetan emateko aukera Euskararen Udal Patronatuarekin harremanetan jarriz gero.
Erantzunak kargatzen...