Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kaxiano, Lizartzako itsua, zendu da

Iban - Sustatu
2002-01-30 13:01

Nork ez ditu gogoratzen Kaxianoren Zorionak edo itsasontzi baten ? Nork ez du Arrate irratian edo Euskadi Irratian horrelakorik entzun? Ba sarri jarri dizkigute kantuak, eta herrikoi ere eginak zeuden.

Kaxiano gaztetan, 17 urterekin, geratu zen itsu Lizartzako tunela egiten ziharduela izandako eztanda batean, baina horrek ez dio sekula minik eman, plazarik plaza jardun du urte askoan. Omenaldia ere egin zioten Antzuolan. Orain, diskografia zabalaz bakarrik goza dezakegu.

Kaxianoren marrazki polit eta esanguratsua argitaratu zuen Euskaldunon Egunkariak Xabier Larraburuk egindakoa da.

Eta MP3ak ere badaude. Hortik Kaxianok izan duen sona handia. Mundu zabalean ere entzun daitezke kaxianoren kantak. Audiogalaxy k ematen du horretarako aukera. Saretik jeitsi daitezke kantu hauek: Itsasontzi Baten, Baserritik Kalera, Enaut, Gaztea Nintzen, Agur Agur, Kukua eta Zorionak.

Editatutako diskoen artean, Lizartzako oihartzunak, Itsas ontzi baten, Soinu eta kantu eta Ongi etorri daude.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu