Teknologia albisteak
2

Mutrikuko portuaren proiektu honen aurka

Erabiltzailearen aurpegia
Iñigo Agirre - Santakarra Bizirik
2002-01-21 : 18:01

Santakarra bizirik elkartekoak Mutrikuren etorkizunaren alde gaude, eta beharrezkotzat jotzen dugu portuaren egokitzapena, urte luzeetan atzeratzen joan den behar bat baita.

Portuaren egokitzapena behar dugu, baina ez edozein preziotan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue Egunkarian azaldu zen albistea, baita albistearekin zetorren Mutrikuko portuaren planoa ere.

Eusko Jaurlaritzak proposatutako Mutrikurako Portu Berriaren proiektuaren inguruan, Mutrikuko udalak komunikabideei zabaldutako azken prentsa agiriari buruz, Santakarra Bizirik taldekoek zera adierazi nahi dugu:

  1. Proiektu ofiziala Mutrikuarren goi helburu historikoak baino askoz urrunago doa. Betidanik, Mutrikuarren betidaniko nahia porturako sarrera seguru bat edukitzea izan da. Inork ez du orain arte Arrantza Portuaren kanporaketa eskatu bere betiko tokitik eta are gutxiago Kirol Portu batek , gure portutaz bere osotasunean nagusitzea. Gauzak horrela, proiektu ofizialak herritarron goihelburuei baino, Euskal Herriko kostalde osoa Kirol Portuez jostea nahi duen Eusko Jaurlaritzaren helburuei erantzungo lioke.
  2. Ados egon arren, Mutrikuko alderdi politikoek Eusko jaurlaritzaren proiektuari eskaintzen dioten babesa ez da nahikoa proiektu honen zilegitasunerako. Azken hauteskundeetan, herritarrok ez genuen proiektu honen zehaztasunak bozkatzeko aukerarik izan proiektua oraindik zehaztu gabe zegoelako. Arrazoi honegatik, orain eskubide osoa izan behar dugu gure iritzia azaltzeko erreferendum baten bitartez. Obra honen haunditasuna eta herriko etorkizunean izango duen eraginak beharrezko bilakatzen du erreferenduma. Gainera horrelako kasu batean egiten ez bada, noiz egin beharko litzateke erreferenduma Mutrikun, akaso sekula ez?
  3. Zalantzan jartzen dugu udalaren jarrera irekia. Orain artean ez dugu bat ere nabaritu inolako aldaketarik aintzakotzat ere hartzeko asmorik. Dakigunez, egungo proiektua ez da orain arte bere hasierako neurrietatik batere desbideratu. Era horretan, gure piszina tapatu nahi ez dutela eta sortzen ari diren zurrumurruek lortzen duten gauza bakarra proiektuaren alde egon arren honek dakartzan kalteen jakitun diren jendea ongi sentiaraztea da. Aldaketa hau ofizialki eta idatziz jasotzen ez den bitartean mesedez biztanleak nahasten ez jardutea eskatzen dugu.
  4. Obra erraldoi honen eragina nolakoa izango den jakitzeko beste bi belaunaldiren (10 edo 20 urte) beharra izango duen Proiektuaren zentsu estrategikoa erabat zalantzazkoa da. Zoritxarrez azken urteotako eta gaur egungo arrantza sektorearen egoera ikusita ez dugu aurkitzen kontrakoa pentsaraziko digunik. Eusko Jaurlaritzak proiektu honeri buruz argitaratutako memorian agertzen diren 7 lanpostu zuzenak ezin dute 66 miloi eurotako (11.000 miloi pezeta) inbertsio bat oniritzi . Mutrikuko industrialdean kokatu daiteken edozein lantegik, megaproiektu honek baino lanpostu zuzen gehiago sortzeko ahalmena izan dezake. Benetan zaila egiten zaigu sinistea itsasora hormigoitan bota behar diren milaka tonelada hauek egunen batean Mutrikuarren poltsikoetan oneragina izango dutenik. Hori bai, harrobi eta hormigoi lantegientzat proiektua zenbat eta haundiago orduan eta interesgarriago izango da
  5. Behin eta berriro geure buruari galdetzen diogu arrantza portu osoaren kanporaketa behar duen Kirol Portu hain erraldoi baten zergatia. Zergatik ezin da sektore guztientzako tokia egin gaur egungo portuan?. Zergatik barku txuririk ez daukagun herritarrok galtzaile geratu behar?. Zergatik ez da erantzun orokor bat bilatzen?
  6. Kostaldeko porturik aurreratuena edukitzeak ez du esanahai barkuak gure portu berriarengatik apostu egingo dutenik. Barkuak, arrantza gehien ordaintzen duten tokitara joango dira beti, sare komertzial egoki eta konpetitiboa bat dagoela barne. Begira dezagun bestela, Euskal Herriko arrantza porturik haundienera Forondako aeroportuan.
  7. Hondartza eta Burumendiren desagerpenari buruz, guk talde bezala daukagun iritziari zuzendutako kritiken hildoan, zera adierazi nahi genuke: 4 hormaz inguratutako hondartzak, nahiz eta hondar ugari eduki, ez da hondartoki bat baino izango. Betidanik ezagutu izan dugun hondartza baten ezaugarri nagusiak erabat galtzen dira eta gutako edonori hondartzara joateko bultzatzen gaituzten arrazoiak ere bertan behera botatzen ditu. Zer esanik ez, Mutrikun hain gustokoa, egokia eta berezia dugun Danbor gainean lasaiasko eguzkia hartzeko aukera ere erabat galtzen dugu. Burumendiri buruz, proiektuaren memorian ez dugu ikusi inguru horretako aisialdiari buruzko aipamenik. Gainera oso zaila ikusten dugu trafiko astuneko errepide baten bi alderdietan aisialdi leku apropos bat osatu ahal izatea.
  8. Azkenik, berriro herriari hitza ematea eskatzen dugu eta herriak erabaki dezala. Gu ez gaude hemen denborapasagatik inori adarra jotzekotan. Gure herriaz harro sentizen gara eta Mutrikuk aurrera egitea nahi dugu. Hala ere, proiektu hau, ez dugu uste gure herriko gabeziak konpontzeko gai izango denik alderantziz baizik. Akaso irabaz dezakeguna baino askoz ere gehiago galduko dugu. Mutrikuko kostaldea kalitate izugarria duen ingurunea bat da eta herriko bizi kalitatearen adibide nabarmena, bai guretzat eta bai gure bisitatzerientzat. Gure geografia osoan zabaltzen hasi den desarrollismo basatia kontuan izanik, etorkizunean Mutrikuk bere biztanle eta bisitarientzako duen balioa haunditu baino ez da egingo. Saia gaitezen mesedez inguru hau zaindu eta babesten ondorengo belaunaldientzako. Ez dezagun utzi besteek gugatik erabaki dezaten eta ez gaitezen eskabadoren soinuaren zain egon gero beranduegi izango da eta. Hitzegin dezagun orain edo isil gaitezen betiko.

Erantzunak

anonimo
2002-07-19 : 16:46

> **Santakarra bizirik** elkartekoak Mutrikuren etorkizunaren alde gaude, eta beharrezkotzat jotzen dugu portuaren egokitzapena, urte luzeetan atzeratzen joan den behar bat baita.

>

> Portuaren egokitzapena behar dugu, baina ez edozein preziotan.

> Informazio gehiago nahi izanez gero, "hemen":http://www.egunkaria.com/cgi/bila.pl?tikusi=/y2001/m12/d20011209/p00012002.html&data=2001-12-09&saila=gizartea duzue Egunkarian azaldu zen albistea, baita albistearekin zetorren "Mutrikuko portuaren planoa":http://www.egunkaria.com/cgi/bila.pl?oikusi=/y2001/m12/d20011209/p012_gizartea.html ere.



Nere etxean 4 pertsona bizi

3ara. 3 kontra gaudenak eta 1 alde. guk demokratak

garela uste dugunez

erreferenduma eskatzen diogu udalari

Mutrikuko Gazteak Martxan
2002-10-26 : 00:58



Mutrikuko Gazteak Martxan-en izenean, mesedez Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru aldundiko ingurigiro sailei, portu berriaren proiektu hau atzera botatzeko eskatzen dugu.

Zuek hainbeste hitz egin duzuten "desarrollo sostenible" ... honekin ez du zerikusirik eta proiektua hau progresua izan beharrean Mutrikuko herritarrentzat atzera pausu izaugarria da eta adarjotze galanta.

Bai egia da bizi guztian porturako sarrera seguru baten eske egon garela, baina horrek ez du esan nahi edozeinj "txapuza" onartzeko prest gaudela, eta gutxiago gaur egungo arrantzaren egoera txarra ikusita.

Udaletxeari dagokionez, lehenengo gauza, hain seguru bazaudete herritarrek eta gazteek proiektu honen alde daudela egin ERREFERENDUMa eta kitxo! edo beldurra al duzute? eta azkenik, zuek ainbeste hitz egiten duzuten adierazpen askatasuna zer? herrian portuaren aurkako pintada, kartel, pankartak... 24 ordu baino lehenago kentzen duzute, hortxen ikusten da zuen DEMOKRAZIAREN kontzeptua.

Besterik gabe, inori zerbaitetan faltatu badugu barkatu aldez aurretik eta eskerrik asko www.sustatu.com-ni tarte hau uztearren. informaizo gehiago nahi izanez gero.

WWW.MUTRI.COM

Erantzun

Sartu