Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nori saldu dizkio Kaixo-k gure e-posta helbideak?

Kike - etxetik
2002-01-04 11:01

Duela aste batzuetatik, Kaixo atariak nik apuntatzea eskatu ez dudan boletin bat bidaltzen dit. Ez omen naiz ni hori jasotzen duen bakarra. Gainera, nire helbide bat baino gehiago dauka apuntatua Kaixo-k eta helbide guztiak apuntatu ditu Boletin horretara baimenik eskatu gabe.

Baina ez da hori larriena. Gaur, Boletin horretara nik eskatu gabe apuntatuta dauzkadan helbide berdin-berdinetara Euskaltelen propaganda intrusiboa iritsi zait. Mezu astun bat, artxibo erantsiekin gainera (birus hedapenerako horrek dakarren arriskuarekin).

Boletinera apuntatzeko helbide bat agertzen da Kaixon:
http://www.kaixo.com/boletin.htm

Baina han ez du abisatzen beste promozio batzuk jasotzeko arriskurik daukazunik.

Euskaltelek bidali didan mezuetan ere ez da ageri ea nola lortu dituzten nire e-posta pertsonalak. Eta ez dago, ezta ere, gutxieneko kortesiako oharrik ere: promozio gehiago ez jasotzeko zer egin behar den.

Spam lotsagarri honen bidaltzailea "Atención al cliente de Euskaltel" <euskaltel@promociones.canalmail.com> delako bat dela besterik ez dakit. Eta nik, nire Interneteko konexioetan, ez dut Euskalteleko konturik edo konexiorik erabiltzen. Hortaz, nire helbideak ez daude haien bezeroen datubasean. Hortaz, ez dut uste modu legalean iritsi direnik nire helbideak haien eskuetara.

Eta Euskalteleko bezeroa banintz ere, eta euskalnet.net motako helbide bat erabiliko banu ere, akaso Euskalnet zerbitzuaren kontratuak propaganda intrusiboa jasateko baimena ematen die? Ez dakit, baina ez dut uste. Inork kontratu hori eskura badu, esan dezala mesedez zer jartzen duen han.

Nolanahi ere, ez da hori kasua. Propaganda hau ez da euskalnet.net kontuetara banatu (edo ez bakarrik kontu horietara). Itxura guztien arabera, Kaixo-ren boletina jasotzen duten helbideetara banatu da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu