Teknologia albisteak
1

Ez ote gaude isilegi? Eliza ere ez ote dago mutuegi?

Erabiltzailearen aurpegia
Dick Turpin - Izaro
2001-12-30 : 18:12

Bi galdera horiek eginez —“Ez ote gaude isilegi? Eliza ere ez ote dago mutuegi?”— amaitzen du Mikel Atxaga kazetariak igande honetako artikulua Deia egunkarian, Espainiako gobernuaren jokabidea salatu eta gero. Ez dakigu ezeren seinale izan daitekeen artikulu hau, baina kontuan hartzen badugu sozialistek ere gogor kritikatu dutela Mayor Oreja eta ohartarazi Rabanera ez negoziatzeko bere kontura kontzertu ekonomikoa eta Elkarriren bake konferentziak aurrera segitzen duela… esan liteke baietz, zerbait aldatzen hasi dela. Edo irudikeria hutsa ote?

Ez dugu artikulua bere osoan aldatuko hona, baina bai aipatu punturik garrantzitsuenak:

  • ETAren ekintzak. “Izenik eta barkaziorik merezi ez duten sarraskiak dira”.
  • Sozialistak. “Sozialistek berebiziko ankerkeria, bidegabekeria eta erremediorik gabeko hondamendiak egin zituzten GALekin”.
  • Partidu Popularra. “PP demokraziarentzat are eta okerragoak izan daitezkeen urrats iraunkorragoak ari da egiten, seguruenik, legeak komenientziara erabiliz eta zenbait epaileren konpontzio lotsagarriak eginaz”.
  • Tortura. “Amnesty Internationalek salatu dituenak eta epaitegietan frogatu direnak ezin dira ukatu, Aznarrek ukatzen dituen bezala”.
  • Bestelako zapalketak. “Bada bestelako zapalketarik ere: presoak urrun edukitzea, atxiloketak amuz egiteko ordez sarez egitea, eta abar.”.

Eta hau guztiau esan ondoren, egiten ditu Mikel Atxagak gorago aipatu ditugun galderak: “Ez ote gaude isilegi? Eliza ere ez ote dago mutuegi?”.

Erantzunak

Peru
2001-12-31 : 01:13

Seguruenik zerbait egosten ari da, bai, hor atzean. Igandean bertan Batasunak iragarri zuen astelehenean agertuko zela Eusko Legebiltzarrak egingo duen osoko bilkurara, aurrekontuak eztabaidatzeko. El País egunkariak dakar horren berri.


Erantzun

Sartu