Detxepare eta Iparragirre berriak
2001-12-27 14:12
gaitezkeelako edota Afganistango gerra Gaur Egunen jarraitu dezakegulako, euskal enpresek gure mugetatik kanpo hiru bilioi pezetatik gora saltzen dutelako baizik. Euskal ekonomia erabat kanpotiarra da eta gure bizimodu maila atzerriko merkatuen menpeko.
Ia bostehun urte joan dira Detxepare olerkariak euskara ialgi hadi mundura idatzi zuenetik eta mende erdi Iparragirre koblakariak eman ta zabal zazu munduan fruitua kantatu zuenetik. Mundu zabalaren esistentziaz jabetu eta mundu zabalera atera nahia betidanik izan ziren gure arbaso zaharren gurariak.
Lehendanik arrantzaleak izan ziren segurutik, gero marinel eta ibiltariak, ondoren merkatari, misiolari eta gudariak, baita iheslari eta aukera berri bilatzaileak ere. Aspaldiotan, ostera, enpresariak dira.
Globalizazioa dela-eta, oraingo enpresek merkatuaren eskakizunei erantzun nahi badiete, lehiakortasunari eutsi nahi badiote, kanpora atera beharra dute derrigorrez. Eta ez joan-etorrian saltzera soilik, baita tokian tokiko merkatuetan kokatu eta geratu, bertan ekoiztu eta bertatik bertara zerbitzuak eskaini ahal izatera ere. Gaurregun berrehun inguru dira munduan zehar zabaldurik dauden euskal enpresak.
Euskal gizarteak beste edozein gizartek baino gehiago behar du bere enpresak eta enpresariak zaindu. Euskal Herri barruan, enpresak dira guztion bizimoduaren oinarri, baina Euskal Herritik kanpora, enpresak dira gure arrantzale, marinel, esploratzaile eta merkatari berriak. Besteak beste, globalizazioaren garaian, enpresak dira gure branka eta motorra, gure ikurrin eta enbaxada.
Oraindik orain ezker abertzalearen buruzagiren batek bota ere bota du enpresariak euskal burujabetzaren eragozle dira. Horrelakorik esateko gauza dena ez da nonbait bere sutondotik askorik ateratzen, edo ez diote irteten uzten.
Amatiño
Erantzunak kargatzen...