Sustatu logoa Teknologia albisteak

AEB-n kalean da pirateoaren aurkako lehen Cda

Iban - Sustatu
2001-12-19 21:12

Ez dakit Europan zertan ibiliko den kontua, baina Universal Music Group disko etxeak aurkeztu du ordenagailuek pirateatu ezin duten Cd-a. Pirateoa gure kalterako ote da ba?

Fast and The Furious banda sonoroa dakarren Cdarekin egin dute froga eta orain ikusteko dago ia disko etxe handi honen erronkari nola erantzungo dioten piratek.

Macintosh ordenagailua dugunok ere ezingo dugu musikarik entzun gure ordenagailuetan. Kontsoletan, bideo-jokuetan, Microsoft-en, Xbox-etan, Sony-ren PlayStation-etan eta DVD entzuteko gailuetan ere ezingo da entzun.

Beldurra dago CD aparailu normaletan ere ez dela entzungo ondo, beraz, ez ote da jendea metodo honen kontra jarriko?

Hilary Rosen, Disko etxeen elkarteko zuzendariak esan duenez: Napster moduko fenomenoek eta grabatzeko modu eroso eta merkeek artista eta disko etxe asko kaltetzen dihardute . 2002. urterako disko etxe honen CD guztiek izango omen dute grabatzea eragotziko duen babesleren bat.

Erosi duzue Michael Jacksonen disko berria? Ba estereoak diren entzungailuetan bakarrik funtzionatzen ei du. Ez dakit hau izango den irtenbidea, baina jendea haserretuko dela ziur.

Bitartean Michael Jacksonen mp3-ak, bideoak,foroak gura badituzu… Ez dut uste kalterik egiten dugunik. Bestelakoa litzateke disko etxe txikiei pirateatzea…

Fast and The Furious pelikula zure inguruan dagoen ikusi gura baduzue zanpatu hemen .

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu