Sustatu logoa Teknologia albisteak

Albiste gazi-gozoak Euskal Herriarentzat Interneten gainean

Peru - Basarte
2001-12-14 16:12

Azken urte honetan Internet dezente zabaldu da EAEko herritarren artean. EGM etxeak egin duen azterketak dio %11,1 zabaldu dela, zabalkunderik handiena Espainiako estatuan, Asturiasen atzetik. Zabalkunde horrek eragin zuzena izan du erkidegoen arteko sailkapenean. EAE bigarren jarri da orain Kataluniaren atzean eta, adibidez, gibelean utzi ditu Madril eta Errioxa, orain arte aurretik ibili izan diren bi erkidego. EGMren azterketak dio 14 urtetik gorako euskaldunen %25,1ek erabili duela behin gutxienez Internet azken 30 egunetan. Dezente gehiago Espainiaren batez bestekoa baino. Nafarroan, berriz, beste haize batek jotzen omen du. Orain urtebete EAEren parean zegoen, baina %3,5 baino ez da hazi (gutxien hazi dena erkidegoen artean) eta atzean, oso atzean, geratu da sailkapenean. Eta honek, jakina, atzeratu egin du nabarmen Hego Euskal Herriaren tokia sailkapen horretan. Honen aipamena guk egin dugu, EAEren eta Nafarroaren datuak batu ondoren. Hauxe da sailkapena jakiteko Internet zenbateraino sartu den, ehunekoetan: 1. Katalunia (26,6) 2. EAE (25,1) 3. Errioxa (24,3) 4. Madril (23,4) 5. Asturias (22,7) 6. Balear Uharteak (21,9) 7. Valentzia (21,6) 8. Hego Euskal Herria (21,2) 9. Kantabria (19,1) 10. Kanariak (19,1) 11. Andaluzia (18,2) 12. Aragoi (18,1) 13. Nafarroa (17,3) 14. Gaztela eta Leon (16,0) 15. Galizia (14,6) 16. Extremadura (14,0) 17. Gaztela-Mantxa (12,3)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu