Je t'aime, mais non plus, esaten zuten duela urte batzuk Parisko neskamutil modernoek. Gaur egungo neskamutil euskaldun modernoek esaten ahal dute, "maite zaitut, baina Microsoft Word formatuan". Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatutako Amodiozko Gutunen Berrigara Lehiaketa 10. ediziora iritsi da, eta aurten, gutunok e-postaz ere bidaltzeko aukera dago. Hori bai, oinarriek zehazten dutenez, Microsoft Word formatuan. Ze disparate. Potoloak okurritzen zaizkit esateko, eta esan egingo ditut.
Izango ez da ba Bill Gates munduko pertsonarik aberatsena? E-postaz parte hartzekotan lehiaketa honetan, Word behar duzu instalatuta eta hori soilik lor daiteke Microsoften lizentzia bat ordainduta (norberak, edo norberaren bulego/enpresa/eskolak ordainduta) edo lapurtutako software ilegala erabiliz. Bill Gatesi Word programaren kopia hori 0 pta kostatu zaio, eta aldiz, Word programaren kopia hori zeure ordenadorean izatea akaso zure enpresari 50.000 pta kostatu zaio (Office paketea kosta daitekeena, beharbada).
Zertarako kexatzen naiz.... Ezinezkoa da Microsoft Word ebitatzea. Hiru parrafoko galdetegi bat bidali didate gaur, adibidez. Zer kostatuko zen testua mezuaren gorputzean kopiatzea... baina ez! Word dokumentu bat bidali didate sei lerro putagatik. Bueno, nik badaukat Word nire ordenadorean. Zehazki Word 6.1 bertsio bat, lapurtutakoa portzierto. Baina hara, nire Word honek ezin ditu ireki Word bertsio aurreratuagoak. Eta Microsoftek bertsioa berritzen du bi urtetik behin, eta jendeak gero eta bertsio berriagoekin bidaltzen dizkizu gauzak, zuk ere amore eman dezazun eta Word berria erosten amai dezazun...
Funtsean, arazoa zera da, ekuazio hau sinestera iritsi garela: testu idatzia = MS Word.
Idatzi bat prestatu du norbaitek, bidaltzeko eskatzen diozu, eta zer bidaltzen dizu: word dokumentu bat. Jai programa ez dakit non, eskatzen diezu, zer bidaltzen dizute? word dokumentu bat...
Esan bezala, honek ondorio ekonomikoak ditu, besteak beste: word bertsio berrietan etortzen badira dokumentuak, ezin bertsio zaharrekin ireki. Berriz duela bi urte erosi genuena (Word edo Office) berrerosi behar dugu, jendeak word puta horiek bidaltzen dizkigulako.
Dijitalizazioaren garaian ere, batzuk pentsa dezakete testua Word dokumentuetan gordeta izateak ordenadoreetan iraupenerako garantia dela. Alderantziz: word-ean idatzita dagoena gauzak Internetera edo beste formatu elektroniko batzuetara pasatzeko sekulako lanak hartu behar dira.
Pasaidazue liburu bat Word-en Interneten publikatzeko... puff, badago hor ordu mordoxka baterako lana. Pasaidazue testu huts gisa, eta di-da egingo dizut.
Ondorio ekonomikoak baino larriagoak dira, hala ere, kontzeptualak.
Gaur da eguna non batzuek ezin dute Word gabe ezer idatzi edo konposatu. Amodiozko gutunik ere ezin idatzi, horrela ez bada. Analfabetismoaren antipodetara iritsi gara, hiperalfabetismoa.
Eske testua kopiatu eta pegatzen badut, negritak eta aukeratutako letrak galtzen dira, ez da ikusten logotipoa, taulak ez zaizkit ondo ikusten.
Eta diot nik: eta zer? Cervantesek eta Shakespearek ascii hutsean idatzi zuten. Ez zeukaten formatu beharrik. Jaunaren hitzak ere, Bibliak, ez du berez behar formaturik, ez sangraturik, ez negritarik ez kristorik: ascii edo testu hutsa da Jainkoak bere hitza idatziz transmititzeko behar duen gauza bakarra. Hitza transmititzeko behar duguna 28 letra dira. Ez beste ezer. Maite zaitut idazteko zer gehiago behar dugu?
Hitza askatu dezagun, ez dezagun Word formatuaren tiraniara kondenatu. Amen.
Eta bueno, inori animorik geratzen bazaio nere sermoiaren ostean, hor doaz Berrigara Lehiaketaren oinarriak.
Lehiaketa honetan 1987.enean edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake. Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein makinaz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzeera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan. Lanak e-mailez bidali ahal izango dira, word formatuan.
Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat bakarrik. Egilearen datuak ( izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren lema ) sobre itxi batean sartuko dira eta sobre horren azalean lanean jarri den lema bera jarriko da. E-mailez bidalitako gutunen kasuan, gutuna fitxategi batean bidaliko da, gutuna izenarekin eta egilearen datuak, egilea izena duen beste fitxategi batean.
Lanak ( orijinala eta hiru kopia ) eta egilearen datuak dituen sobrea beste sobre handiago baten sartuta, honako helbide honetara bidali beharko dira:
Amodiozko Gutunen X. Berrigara Lehiaketa. Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g. 20570 Bergara. e-mail: jardun@topagunea.com
Horretarako azken eguna 2002.eko urtarrilaren 9a izango da.
Sariak honako hauek izango dira:
Sari ematea otsailaren 14an, San Balentin egunean egingo da, Gartzela Zaharrean, arratsaldeko 19etan.
Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Irakurle gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako Ertainetako ikastetxe ezberdinetako ikaslez osatua egongo
Kexari amaiera emoteko, gaur egun eskura dauzkagun tresna alternatiboak aipatzea ondo legoke. Eta horiek guztiak openOffice proiektutik igarotzen dira ezinbestean.
www.openoffice.org
Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako irudimena aldizkarian (40 zenbakian) irakurri dut HEZITEK-ek , besteak beste (Montaje bideo, animación web, escenarios virtuales,...), lehen web orrialdeen lehiaketa antolatu zuela....
Modalidades...
Páginas web: páginas web ejecutables visibles a través de Explorer y Netscape. Creados por Word, Dreamweaver, Frontpage. Características: Tamaño 800*600. 16 bits. Navegación: 5 niveles: Menu principal y 4 desgloses.
Hezitek Lanbide Hezkuntzaren Elkargunea da: biharko profesionalak...
Beste batzuk ere aspertu dira .doc dokumentuak erabiltzera behartzen dituztelako: Deustuko Unibertsitateko ikasle batzuk protestan hasi dira. Barrapunton dator notizia.