Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jende larregi, bero handiegia eta salmenten gezurtxoak

Iban - Durangotik
2001-12-10 12:12

Ba ez dakigu entzuten direna egiak diren. Argitaletxe bakoitzak gero eta zifra handiagoak ematen ditu. Harry Potter-en zifrak ez ditut entzun, baina Sarriren barri zabaldu dute. Sarrionandiaren liburua izan omen da salduena, baina bakarrik omen. 4.000 saldu direla esaten da eta hortik kontuak ateratzen hasita:

Lau eguneko azoka ( lehenengoan ezer gutxi saltzen denez), 8 orduko egunak, beraz, orduko 125 liburu salduak. Eta minutuko? Minutuko 2 liburu baino gehiago. Posible da?

Diskorik salduenen artean egongo dira Etsaiak (Metak), Oskorri (elkar), Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabalen Bar Puerto (Gaztelupeko hotsak) eta Berri Txarrak (Gor). Behintzat, galdetu arren ez dira zifrarik ematera ausartu. Hala ere, badute ohitura goitik jotzeko.

Durangoko azokak egin behar luke egunen batean salmenta horien kontrolen bat. Bestela, gehien esaten duenak saltzen du gehien eta ez dakit ba…

Errezeta liburu, egutegi eta bestelako “katxibatxeak” aparte, Txalapartak ateratako Evaristoren (La Polla) liburua era ez da salmenta zifra horietatik ospa egiten. Berriz ere gaztelerazko produktuek azokan duten garrantzia handia da.

Gogoan duzue La Polla-ren diskoak Durangoko azokan saltzeko orduan zelako trabak egon ziren? Ez ei zen saldu behar erderazko diskorik! Orain berriz Evaristo azokan izan da liburuak sinatzen. Hau marka! Zorionak Evaristori ere.

Durangoko azokako argazkiak, nobedadeak, bitxikeriak ikusi ditzakezu. Bakoitzaren gainean klik eginez gero bakoitzaren berri izango duzu.

Eta zuk zein iritzi duzu?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu