Kutxako Internet sariak, zelako sorpresa!
Iban Arantzabal, Sustatu.com-eko editorea, izan da irabazlea Kutxa-ren Interneteko ekintzaileen 2. lehiaketan. Sariak gaur eguerdian eman dituzte Donostian, Kutxaren egoitzan.
Iban Arantzabalen proiektu saritua mpHiru Management izenekoa da. Ez du zerikusirik Sustatu-n egiten duenarekin. Mutil honek denetarik egiten du eta Gaztelupeko Hotsak diseketxean sekulako manager musikala egina dago... Hortik sortu zitzaion nonbait musika mp3 formatuan Internetetik zabaltzeko ideia bat. Eta horixe da saria lortu duena. 5 milioi pezeta. Ez dago gaizki. Zorionak Iban!
Aurten 31 proiektu aurkeztu dira sariketara. Lehena esan dugun hori. Bigarrena, Ane Miren Axpe-k eraman du (4 milioi), Kirolnet proiektuarekin. Hirugarren saria, ComunidadMayor.com izenekoak, Ainhoa Becerra eta Suria Astudillorena, 3 milioi. 4. saria, Cicerone proiektua, telefono mugikorren bidez turismo informazioa ematekoa, Mikel Labandibarrena. Eta 5. saria, Punto Museum izenekoa (erakusketak eta museoak online antolatzekoa), Joxan Muñoz idazle eta gidoilari donostiarrarentzat (milioi bat pezeta).
Beste bost akzesit ere egon dira. Proiektu hauentzat:
- Openswim.com - igeriketa online eta erlazionatutako produktuen salmenta. Iban Mateo eta Gloria Herrera.
- Ludoteka.com - Jolasak online. Juan Zubieta.
- Landarte.com - Artelanen salmenta Internetetik. Goio Oianguren.
- DeConcursos.com - Lehiaketa artistikoen eta literarioen informazioa online. Felix Senosiain.
- Top Sapiens. Ezagutzaren transferentzia eta kudeaketa enpresan. Niko Vazquez, Imbecil.com guneko kudeatzailea.
Akzesit bakoitzak 500.000 pezeta eraman du.
Erantzunak kargatzen...