Kultura Zientifikoko Katedrak mugikorrerako aplikazioa garatu du: Katedra. Zientziaren inguruko albiste, ekitaldi, bideo, podcast eta Kultura Zientifikoko Katedraren gune guztien edukiak mugikorrean ikusi eta dastatzeko norberaren neurrira. Hiru hizkuntzatan eskaintzen da: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.
Katedra aplikazioa Codesyntax enpresak burutu du, Android eta iOS sistemetan dago eskuragai eta honen bidez Zientzia Kaieran, Cuaderno de Cultura Científican, Mujeres con Ciencian, Mapping Ignorancen eta Zientzia.infon argitaratzen diren albisteak, ekitaldiak, podcastak, bideoak eta agenda daude eskuragai.
Behin instalatuta aplikazioaren hizkuntza ezarri eta intereseko edukietara harpidetu daiteke. Gaika eta hizkuntzaren arabera aukeratu daiteke zer nolako edukiak eskuratuko diren. Euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko edukietara harpidetzeko aukera eskaintzen du aplikazioak, baita, hizkuntza bat baino gehiagokoetara.
Gaiei dagokienez, hamabi aukera daude: Matematikak, Fisika, Kimika, Biologia, Geozientziak, Astronomia, Neurozientzia, Medikuntza, Teknologia, Historia, Zientziaren filosofia eta, azkenik, Generoa eta zientzia. Edozein gairi harpidetu daiteke, baita guztiei ere.
Lau atal nagusi ditu aplikazioak: Inboxa, Blogak, Agenda eta Bideoak.
Hasiera batean hutsik egongo da atal hau, harpidetutako gai eta hizkuntzan argitalpen berria dagoenean notifikazioa jasoko da eta, hau irekita, bertan biltegiratuko da edukia.
Blogak atalean Kultura Zientifikoko Katedraren bost blogetara sarrera zuzena dago, aplikazioan bertan nabigatu ahal izateko.
Agenda atalean ekitaldiak zerrendatzen dira, harpidetutako hizkuntzakoak.
Kaleratutako bideoak, argitaratu heinean agertzen dira hemen.
Erantzun
Sartu