“Zientzialari” atalean uztaila bitartean hamar zientzialari jarriko ditugu kamera aurrean egiten duten lana azaltzen. Bost minutuko bideoen bidez euren lana azaltzen digute edota garatzen duten inguruko xehetasunak ematen dizkigute. Jada hiru protagonista izan ditugu:
Onintze Salazarrek, Euskalmeteko meteorologoak, denboraleak zergatik izan diren hain kaltegarriak azaltzen du. Zergatik sortu diren hain jarraian bata bestearen ostean eta klima-aldaketarekin zerikusirik ote duen argitzen digu.
Nekane Balluerkak, Portaera Zientzien Metodologiako katedradunak, psikologia zientzia dela azaltzen du, aurrera joateko beti erabili izan baitu metodo zientifikoa. Horrez gain psikologiaren ikerketa objektua pertsonaren portaera dela azaltzen digu.
Ana Zubiagak, Genetikako Katedradunak, aldiz genetikan izandako azken aurrerapausoak zer suposatzen duten esaten digu. Genoma sekuentziatzeak zenbat gene ditugun ezagutzeko aukera eman digu, gutxi gorabehera 20.000 eta ezagutza hauek nola lagun diezaioketen, esaterako, minbiziaren tratamenduei.
Erantzun
Sartu