
CICLO DE DISEÑO creatividad y educación para el cambio social LEARNING BY DOING, diseinu eta sormenaren bidez gizartea hobetzen
Naiara Abaroa UI diseinatzaile eta front-end developerrari elkarrizketa Usandizaga Diseinu Zikloaren eskutik.
Diseinu ona, askotan, desagertzen dena da. Ikustezin bihurtzen dena, edukia ikusgarri egiteko. Internet eta teknologia berriekin denbora ematen degunok, inkoszienteki gozatzen degu erraza diren webgune eta aplikazioekin. Errazak? Bai, ulerterrazak, erabilgarriak, gertukoak, bideratzen gaituztenak, ondo eraikiak, interfaze ederra dutenek, irisgarriak, zer egin nahi degun badakitenak, noruntz joango garen, nondik sartu eta aterako garen, intuitiboak direnak, ondo antolatuak, ederki idatziak, limurtzen gaituztenak. Ongi diseinatuak bederen. Guzti hori, askotan ez degu ikusten, baina sentitu bai. Goio desagertzearen horretan mago bikaina degu. Bera bezalako aztiek, bizitza errazten digute. Bere magiaren trikimailuak erakutsiko dizkigu hemen. Erne ibili azti ikasleak, badoala elkarrizketa Goio Telletxearekin. (Goio Telletxeari www.lanbroute.com lapersonnalite.com eginiko elkarrizketa Usandizaga Diseinu zikloan.)