Teknologia albisteak

Ikergazte 2017: artikuluak bidaltzeko epea amaitzear

Erabiltzailearen aurpegia
2017-02-16 : 11:21

Maiatzaren 10, 11 eta 12an IKERGAZTE 2017, ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua antolatuko du UEUk Iruñean, NUPekin elkarlanean. Tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresu hau. Artikuluak bidaltzeko epea otsailaren 28an amaituko da. Animatu!

Lehenago ere aipatu izan dugu Sustatun bertan Ikergazte 2017 Kongresua. Euskal ikerlarien arteko harremanak estutzea da Kogresuaren helburu nagusienetako bat. Maiatzaren 10-12 bitartean izango da aurtengo ekitaldia Iruñean, eta artikuluak bidaltzeko epea amaitzear dago (otsailaren 28an amaituko da). 

Artikuluak euskaraz idatzita egongo dira. Jarraian adierazita dagoen egitura bete beharko dute ebaluatuak izango badira:

  • Sarrera / momentuko egoera
  • Ikerketaren helburuak
  • Ikerketaren muina eta ondorioak
  • Etorkizunerako planteatutako norabidea
  • Erreferentziak (eta hala dagokionean nazioartekotasun aldetiko aipamena)

Artikuluak zehaztutako ereduari jarraituz eta pdf formatuan bidaliko dira eta lau eta zortzi orriren artekoak izango dira.

Bideo honetan Olatz Perez de Viñaspre eta Haritz Iribas ikertzaileek IKERGAZTE lehen kongresuan bizi izan zuten esperientzia kontatzen digute. Animatu zure ikerketa aurkezten! Informazio guztia: www.ueu.eus/ikergazte/

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago