Teknologia albisteak

Osakidetzan sartzeko azterketak euskaraz egitea oso zaila jartzen dute

2016-06-16 : 14:00

Iazko Osakidetzako EPEn hartu nuen parte eta azterketak euskaraz egin.  Administrari Laguntzaile izateko azterketan euskaraz gutxienez akats larri bat zegoen eta zuzentzeko prest ez daudela ematen du.

Nik 2014-15 Osakidetzako EPE eskaintzan, besteak beste, Administrari Laguntzaile kategoriako azterketa egin nuen iazko abenduan.  Gaitegian agertzen ziren lege batzuk euskaraz aurkitzea ezinezkoa egin bazitzaidan ere azterketa euskaraz egitea erabaki nuen.

Hasieratik eskua pare bat aldiz altxatu behar izan nuen, zaintzailek nortzuk izan ginen euskaraz egiteko eskatu genuenok konturatzeko eta azterketa hasita galderak nahiko modu traketsean itzulita zeudela konturatu nintzen, baina gehienak nahiko ondo ulertu nituen.

76. Galderara iristean guztiz ulergaitza iruditu zitzaidan galdera:

ESTATUTU MARKOA. DIZIPLINA-ARAUBIDEA. NOLA KALIFIKATZEN DIRA ORDUTEGI-KONTROLEKO SISTEMAK SAIHESTEKO EKINTZAK EDO EZ EGITEAK?

Buelta asko eman ondoren ulergarri egiten zitzaidan modu bakarra hau izan zen:

NOLA KALIFIKATZEN DA  ORDUTEGI-KONTROLEKO SISTEMAK SAHIESTEKO EKINTZEN MODUKO EKINTZAK EZ EGITEAK.

Beraz d) erantzuna aukeratu nuen “Ez dira hutsegiteak”.

Azterketa amaituta erantzun zuzena b) zela esan zuten “Hutsegite larria” omen da.  Arrazoia erdarazko bertsioaren esan-nahia guztiz ezberdina zela izan zen.

Honen aurrean nire erreklamazioa jarri nuen eta hiru hilabeteren ondoren  erreklamazio guztiak aztertu ondoren ez zutela aldaketarik egin behar esan zuten.

Harrituta gelditu nintzen, baina atera nuen ondorio nik egindako erreklamazioak ez zituztela kontuan hartu izan zen.

Berriro erreklamatzeko aukera eskaini zuten eta berriro erreklamatu nuen, baina bi hilabete luze pasa dira eta erantzun ez didatenez berriro ez dutela kontuan hartuko susmoa daukat eta beste bide honetatik salatzea erabaki dut.

Erantzun

Sartu