Teknologia albisteak

Ziurtagiriak eta diplomak (edo beste hainbat gauza) egin Canva erabiliz

EducaTIC EUS
2021-06-17 : 21:00

Canva doako aplikazio bat da erabili daitekeena maketazioan eta diseinuan. EducaTIC Eus-ek prestaturiko tutorial honetan elementu zehatz bat egiteko erabiliko dite: ziurtagiri edo diplomak, ikasle bat saritzeko balio dezakeen elementu interesgarri bat. Baina ikasgaiak balioko digu pista gehiago jakiteko Canva-ren inguruan.

EducaTIC EUS ikasleekin eta ordenagailuekin lan egitea errazten duen Youtubeko kanala da berau, eta lehendik beste hizkuntza batzuetan bazegoen arren, duela hilabete gutxitik euskaraz ere bada.

Kanalaren helburu nagusia irakasleei ikasgelan erabiltzen diren, edo erabil daitezkeen, IKTen inguruko bideotutorialak eskaintzea da. Hau da, hainbat tresnen funtzionamendua labur eta argi azaltzea, probetxua atera ahal izateko eskolak ematean.

Erantzun

Sartu