
2001ean aurkeztu zuen BBCek The Blue Planet dokumental ezaguna. Sir David Attenborough-ek aurkeztuta, gure planetako ozeanoen inguruko dokumentala zen, ordura arte sekula ikusi gabeko irudiekin, izugarrizko kalitatez eginda, eta arrakasta itzela izan zuena. Naturzaleen artean erreferentziazko bilakatu zen bere garaian (eta baita oraindik ere). Bada, 16 urte geroago, Blue Planet II aurkeztu du BBCek. Are ikusgarriagoa, asteburuan hasi dira emititzen mundu osoko telebistetan, oraingoan ere Sir David Attenborough-en gidaritzapean.
Iñaki Tejerina argazkilari nafarraren lana da "Erronkari - Pirinioetako paradisua". Milaka argazkirekin sortutako timelapse ederra.