
Smartphoneek edozertarako balio dute, ia mugarik gabe. Ordenagailuen pareko dira, gauza askotarako. Beharbada, mugarik handiena memorian zeukaten; mugikorrean zaila da ordenagailuan daukagun guztia gordetzea (musika, argazkiak, bideoak, pelikulak,..). Baina muga hori ere gainditzekotan dago. Izan ere, 512 GBeko memoria daukan mikroSD txartela aurkeztu berri dute, Android telefono guztiekin bateragarria. Bide honetan, laster 1TB edo goragoko txartelak ere ohiko bihurtuko dira gure sakelekoan. Gure gustuko musika eta pelikula gehienak mugikorrean bertan gordetzeko lain.
Googlek atzo iragarri zuen bere azkenengo eskaintza. Ehunka audioliburu jarri ditu eskuragarri PlayStore plataforman, gailu gehienentzat eskuragarri: Android, iOS eta Google Home bozgorailuentzat. Dagoeneko 45 herrialdetan dago eskuragarri eta 9 hizkuntzatako liburuekin (tartean ingelesa, gaztelania eta frantsesa).