
Bost urte bete dira lehenengo PuntuEus domeinuak sareratu zirenetik (haien artean, Sustatu.eus izan zen aitzindarietako bat). Bost urtean, 10.000 domeinuraino iritsi da komunitatea. Joan den ostiralean ospakizuna egin zen urteurrena ospatzeko.
Aste honetako fenomeno biral globalak bi izan dira, Tequila kantuarekin karaokea egiten duen gizon hori, eta beste anai-arrebatxo adoragarri horiek, espainolezko azento arrotz batekin Kubako doinu zoragarria abesten dutenak. Ez dituzu ikusi? benga, elkartu lagun batekin pantailaren aurrean, eta eman klik.
Datorren astean, EHUko Uda Ikastaroetan, Euskara eta euskal kultura eremu digitalean ikastaroa izango da Donostian, Miramar Jauregian. Uztailaren 10era arte, Ikastaroa hasten den eguna, zabalik da matrikulazio-epea.