Teknologia albisteak

Asteko bi kantu biralak: "Veinte tequilas atrás"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-01 : 11:18

Aste honetako fenomeno biral globalak bi izan dira, Tequila kantuarekin karaokea egiten duen gizon hori, eta beste anai-arrebatxo adoragarri horiek, espainolezko azento arrotz batekin Kubako doinu zoragarria abesten dutenak. Ez dituzu ikusi? benga, elkartu lagun batekin pantailaren aurrean, eta eman klik.

Tequila kantuarena, Estatu Batuetako telebista lehiaketa batean agertu da. Got Talent delakoak hainbat herrialdetan ditu frankiziak, baina AEB-etan, noski, bereziki audientzia potoloak lortzen ditu. Andy delakoa bertara agertu zen, karaoke egiten talentu berebizikoa duela erakusteko edo. Bideoa ikusi beharra dago. (Espoilerrik gabeko oharra: ez da inorenganako umiliagarria edo erridikuluzkoa, ezta kantatzen duenarekiko ere).

Beste bideoak telefonoetan izan du zabalkundea, eta akaso hala zabaltzeko egin zen bertikalki grabatu baitzen, auskalo inpaktoa eragiteko edo besterik gabeko grabaketa espontaneo bat den. Bi haur, mutikoa tronpetarekin eta neskatoa atzamarrekin kastainetak jotzen (tarteka), ahots zoragarriak bienak. Beraiekin dagoena gitarra jotzen, aita izan liteke...

Kasu honetan, famarako bidea ere irekiko zitzaien hauei. Bretainiako familia bat dira, Kemperrekoak. Aita musikaria jaiotzez korearra, eta ama Pariskoa omen. Bi haurrekin musika egiten hasi da, eta, horra, emaitza.

Aita Nicolas Reston deitzen da, baina korearra da jaiotzez. Isaac mutikoak 11 urte ditu eta bere arreba Norak 8. Udan lehen diskoa ateratzekoak omen dira (haurren izenekin, artista gisa, Jazz & Love studies), eta jazzaldiren batzuetan ere joko omen dute. Kantuari dagokionez, 20 años da, 1935eko konposizio kubatar bat da María Teresa Vera abeslariak prestatu zuena, Guillermina Arambururen testu baten gainean. Fenomenoaz informazio gehiago, albiste honetan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago