Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Mintegia: adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak

Sustatu
2019-11-14 : 16:24

Industriaren Euskal Plataforma (Indeus) EAEko sustapen ekonomikorako SPRI agentzia eratzen ari den elkargune bat da. Helburua du "industriek euskaraz lan egiteko behar dituzten erramintak ahalbidetzea" eta EAEko enpresa industrialei laguntza ematea "euskararen erabilpena enpresan areagotzeko". Plataforma berri honek bere lehen ekimen publikoa iragarri du, mintegi teknologiko bat, zeina gertatuko den Basque Industry 4.0 batzarraren baitan, datorren asteazkenean (hilak 20) arratsaldez, Barakaldoko BEC-en. Gaia, Adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak: aukerak eta erronkak.

Telefono erabiltzaileen mugimendu jarraipena datorren astean Espainian

Sustatu
2019-11-14 : 09:46

Datorren astelehenetik ostegunera (biak barne, azaroaren 18tik 21era, alegia), Espainiako Orange, Movistar eta Vodafone konpainietako telefono mugikorren erabiltzaileen kokapena bilduko du Espainiako Estatitika Institutuak, INEk. Datuak modu anonimoan bilduko dituzte enpresek, eta ez da hortaz, jakingo nor nondik nora joan den egun horietan. Hego Euskal Herriko erabiltzaileok, adi, Vodafone eta Orange enpresetako telefonoa baduzue, badago aukera zuen telefonoak datu-bilketatik salbuesteko.

OnZientzia bideo lehiaketaren edizio berria

Sustatu
2019-11-13 : 18:34

Ireki da epea OnZientzia bideo lehiaketaren aurtengo edizioan parte-hartzeko. Elhuyarrek ekoizten duen Teknopolis zientzia dibulgazioko telebista saioak eta DIPC ikerketa zentroak antolatzen dute lehiaketa. Gai zientifiko edo teknologikoei buruzko bideoak aurkeztu daitezke, 5 minutu baino laburragoak.

Kontrol aukerak zure Google jardueren inguruan

Sustatu
2019-11-13 : 08:27

Googlek kontrolatzen gaitu, bai, gure bilaketa historia daki, Android mugikorrarekin nondik nora goazen susmatzen du, aplikazioetan zer erabiltzen dugun nola... Baina, hara: gordetzen dituen datu horiek zein diren ere erakusten digu, eta orain, gainera, ziklikoki behintzat datu zaharrak ezabatzeko aukera ematen digu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››