Covid pandemia igaro balitz bezala ari gara, beharbada, gizarte gisa, informazio fokuak beste toki batzuetan jarriz. Baina mundu mailako datu batzuek, grafikoetan ageri direnak, ez dute optimsimorako motiborik ematen. Horietako bi bereziki saiatuko gara azaltzen.
Batetik, pandemiaren ia bi lehen urte hauetan zero Covid politikak ezarri zituzten herrialdeetan, nagusiki Txina, Australia eta Zeelanda Berrian; Omicron aldagaiaren zabalkundearekin ezin izan dute zeroan geratu, eta kasuak gorakada doaz une honetan. Hauek Hong Kong eta Zeelanda Berriko azken datuak:
Noski, bistan da irudietan desberdintasun nagusi bat dagoela: Zeelanda Berrian ez dago hildakorik apenas, eta horrek dirudi justifikatzen du, atzera begira, han hartu dituzten murrizketa eta itxialdi politika oso erradikalak. Baina Hong Kong-eko heriotza kasuak, eguneko bi zifratan egon arren oraindik, Txinan oro har gerta litekeena adierazten du. Analista batzuen iritziz bi ahultasun gakoren arriskua dago Txinan:
Bestalde, Mendebaldeko Europan beste uhin baten hasieran egon gaitezkeela ematen du. Martxotik aurrera, gorakada Europako estatu gehienetan, zazpigarren uhina izan daitekeena. Euskal Herriari dagokionez, ez dakigu seguru: Frantzian badago uhin horren zantzua, Espainian (Estatu Batuetan bezala) ematen du ezetz.
Eta zergatik ari da zazpigarren uhin hau gertatzen? Ez dira inauteriak izan, lasai. Hari honetan dago azalduta, eta grafiko gehiagorekin ikusiko diugu. Omikron aldagaiarekin jarraitzen dugu, baina andui edo aldagai mota desberdin batekin, zeina BA2 izendatu duten zientzalariek, Gabonetako uhin handia Omikron BA1 anduiak eragin zuenean.,
Hona Ingalaterrako eskualde desberdinetako grafikoa, erakusten duena BA1 eta BA2 anduien eragin tenporal desberdina:
Europako estatuetako datuak ikusita, ematen du geurean ere Euskal Herrian, BA2 uhin baten atarian gaudela.
Baina albiste ona izan daiteke, lehenago hasi diren tokietan, hala nola Danimarkan edo Herbehereetan, gorantz jo eta gutxira BA2 olatua ere jaisten dela. Gainera, txerto eta neurrien aldetik, ez dirudi aurrekoa baino aldagai okerragoa denik, eta gainera, gizarte-inmunizazio nahiko handi baten kontestua gertatzen ari da: ospitaleratze tasa gehiegizkoak ebitatu daitezkeela dirudi, eta heriotzak ez direla gehiegi izango.
Grafiko hauek pandemiaren jarraipena bikaina egiten ari den The Economist aldizkarikoak dira.
Erantzun
Sartu