Otsailaren 28rako zegoen iragarrita Juan II. kaleko "Juani" etxe okupatuaren lehen solairuaren desalojoa. Egun horretan ez ziren hustera etorri, eta gaurko igorri zuten bigarren agindua. Gaur goizeko lehen ordutik bertaratu dira polizia eta sarrailagileak, eta dagoeneko hustu eta tapiatu dute etxea. Gasteizko Juan II.aren kaleko "Juani" etxe okupatuko lehen solairuko bizilagunak etxegabetu dituzte Ertzainek, Fincas Armentia higiezin enpresaren aginduz.
Ertzaintzak Juani etxe okupatuko lehen solairuko bizilagunak etxegabetu ditu, Fincas Armentiaren aginduz halabedi.eus/es/ertzaintzak…
Erantzun
Sartu