Teknologia albisteak

UEUren 54. uda ikastaroak, 2026 honetakoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:01

Udako Euskal Unibertsitateak publiko egin du bere 54. udako ikastaroen edizioa, 2026 honetakoa. 19 ikastaro edo jardunaldi aukera zabal batean. Adi gainean daude eta: ekainaren 11n da lehena, eta uztailaren 7an azkena. Izena-emateko aukera irekia dute guztiek.

Hauxe da ikastaroen zerrenda:

  • Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11)
  • Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bila. (Eibar, ekainak 17)
  • Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak (Jakin jardunaldia). (Usurbil, ekainak 18-19)
  • Lurra, legea eta elikadura. Nekazaritza eta elikadura sistemak ikuspegi juridikotik politika publikoetan. (Azpeitia, ekainak 19)
  • Ikerketa parte-hartzailea eta kokatua: herri-ikerketa, herriarekin, herritik. (Eibar, ekainak 22)
  • Hizkuntzalari Euskaldunen VIII. Topaketa: Elebitasuna neurozientziaren begiradatik. (Eibar, ekainak 23)
  • Agur natura, ongi etorri zementua! Espazioen birnaturalizazioaren inguruko hausnarketa. (Iruñea, ekainak 25)
  • Stuart Hall gure garaia irakurtzen. Euskal Herriko Kultur ikasketa Garaikideetarako Zentro baten bila. (Iruñea, ekainak 25)
  • Justizia eraldatzailea praktika feministetan. Bada beste modu bat. (Iruñea, ekainak 26)
  • Zergatik eta zertarako abertzale? (Iruñea, ekainak 26)
  • Euskal Herria, ezagutza, historiografia. (Eibar, ekainak 27)
  • XX.mendeko euskal plazandreak: etendako loraldia. (Eibar, ekainak 29-30)
  • Ikasten Beti: adinekoak unibertsitatean. Eredu berrien bila. (Eibar, ekainak 29)
  • Garapen komunitarioa eta euskararen biziberritzea: elkarguneak eta bidegurutzeak. (Eibar, ekainak 30)
  • Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XII. Bilkura: Informazio zentroen birmoldaketa eta berrikuntza: espazioen eta zerbitzuen eraldaketa. (Eibar, uztailak 1)
  • Herri zaintzailerantz. (Baiona, uztailak 3)
  • Pizkundea: zentzua, izena eta izana. (Baiona, uztailak 4)
  • Haur gorren hizkuntza-egoera Euskadin: gaur egungo diagnostikoa eta etorkizuneko erronkak (Bilbo, uztailak 6)
  • Energia berriztagarriak eta lurraldea. Eztabaidatik irtenbiderako aukerak. (Gasteiz, uztailak 7)

Bakoitzerako esteka zehatza, UEUren webgunean aurkituko duzue, hementxe. Bertan informazio zehatzagoa eta matrikulatzeko aukera.

Erantzun

Sartu