www.osaeus.eus
Osasungintzan euskaraz lan eta bizi nahi dugu!
Argazkiak
Osakidetza & Elebitasuna 4.0
"Elektrocardiografia": Trapagarango osasun etxean aurkitu dugu errotulu hau. Elebitasuna bermatzeko irizpide aintzindari bezain txundigarria, dudarik gabe.
Eta zer esan "Erauzketak" hitzari buruz? Hiztegiaren arabera honakoa adierazi nahi du hitz horrek medikuntza eremuan: Gorputzaren zati bat kirurgia bidez kendu. Osasun zerbitzu bikaina Trapagarangoa, ohikoan osasun zerbitzuetan eskaintzen ez diren zerbitzuak baititu. Ez dugu pentsatu nahi odol-ateratzeak, ez erauzketak, egiten diren gelan errotulua jarri asmoz "Extracciones" hitzaren itzulpena bilatzerari ekin eta norbait ganora gabe aritu denik. Hori ez.
Zorionak Osakidetzari. Beti aintzindari, beti kalitatea gorena helburu, eta bidez batez, beti euskara zaintzen.
Osakidetza: Ezkerrik asko?
Basurtu ospitaleko Farmazia biltegian topatu dugu ohar hau. Hitz bakarra jarri euskaraz, loreontzi gisa, eta berau gaizki idatzi...
Zenbat iraungo luke GRACIAZ jarriko balu?
Arduradun erdal elebakar berriak Osakidetzan
Osakidetzako zuzendari, arduradun, gainbegirale eta abarren izendapenetan, euskararen ezagutza ez da oraindik, 2017. urtean, bete beharreko baldintza. Honek euskararen normalizazioan, euskara ohiko lan eta komunikazio hizkuntza bihurtzeko erronkan, sortzen duen oztopo gaindiezina begi bistakoa da. Honela gaude. Osakidetzako arduradunen irudia goraipatzeko, euskararen defendatzaile sutsuak bailiran, antolatutako marketing kanpainen gainetik, hau da eguneroko panorama Osakidetzan.