Orai, adimen artifizialeko langunea Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan espezializatuta (NLP, Natural Language Processing). Enpresa eta erakundeei goi-mailako ikerketa eta soluzio teknologiko adimendunak eskaintzeko.
Hamaika Telebista ahotsa azpidatzi moduan ematen hasi da bere web orrian, Orai NLP Teknologiak langunearekin. Duela aste batzuk dago martxan eta frogatuta: adimen artifiziala baliatuz, bideoetan esandako hitzak azpititulu bihurtuko dira hemendik aurrera webgunean.