Teknologia albisteak

Game Sensitive System, pertsona itsuentzako mando eta bideojoko irisgarriak sortzeko proiektua

Erabiltzailearen aurpegia
2013-09-17 : 19:25
Game Sensitive System bideojokoak pertsona itsuei eta ikusmen-urritasuna dutenei hurbiltzeko proiektu teknologikoa dugu. Eta asmo horren alde Delirium Studios enpresa bilbotarrak egokitutako periferiko (mando edo joystick) bat diseinatu du, bai eta, itsuentzako eta ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako irisgarriak diren bideojoko sorta bat ere.

Gaur egungo gizartearen auzien artean, edonork, bere ahalera teknikoak, fisikoak zein kognitiboak direnak direla, edozein objektu, edozein lekura gerturatzea eta edozein zerbitzu erabili dezala dugu erronka.

ONCE instituzioaren erregistroaren arabera, Espainian, 70.000 lagun baino gehiago itsu dira edo ikusmen-urritasuna dute. Beraz, hain erraza dugun bideojokoetara jokatzea pentsaezina da gizartearen alde batentzat.

Kultura guztioi bermatzearren, Game Sensitive System proiektuak itsu eta ikusmen-urritasuna duten pertsonei teknologia eta bideojokoak gerturatzea du xede. Eta asmo horren alde Delirium Studios enpresa bilbotarrak egokitutako periferiko (mando edo joystick) bat diseinatu du, bai eta, itsuentzako eta ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako irisgarriak diren bideojoko sorta bat ere.

Egokitutako tresna hau jadanik ezagutzen ditugun joystick edo mandoetaz bereizten duen ezaugarri nabarmena usuario eta bideojokoaren artean ahalbidetzen duen interaktibitate handia da. Interaktibitate dezentea bermatzeko, joystick berria hainbat sentsore (termikoak, argia neurtzekoak, etab.),  botoi elektrikoak, web-kamara, entzumen-irteera, bibrazio-sistema eta bestelako dispositibo elektronikoez hornituta dago.

Ikusmenaz gain, jokuaren experientzia ahalbidetuko duten bestelako zentzumenen (ukimena eta entzumena) estimulazioa eta ariketa bilatzen da, izan ere, audiojoko eta bideojoko konbentzionalak transzenditzea eta pertsona itsuak zein inolako urritasunik ez dutenak berdintasunean joka dezatela proiektu honen xede nagusia da.

Bideojokoei dagokienez, hauek irisgarriak ditugu haien joku-eszenatokiak soinuan oinarritzen baitira, soinu-espazio guztiz tridimensionalak eratuz. Jadanik puzzle, laberinto eta arcade joku sorta prototipatu dute, eta azken boladan estrategia, abentura eta akzio jokuak sortzen hasi dira Delirium Studios-en.

Delirium Studios

Delirium Studios bideojoko garatzaile independientea da. Bilbon dagoela, Android eta IOS sistementzako aplikazioak garatzen dituzte, bai eta beste plataformentzako jokuak ere, esaterako, Nintendoren 3DS-rako eta bere konsola berriarentzako, OUYA.
Uda zehar, proiektua Honda marka famatuaren giza-proiektuen  sari-lehiaketara Aurkeztu dute. Lehenengo hamar proiektu finalisten artean geratzekotan, proiektua osotasunean emateko diru laguntza lortu dezakete: http://www.hondatuproyectonuestroproyecto.com/sumate_detalle.php?id=63

Erantzun

Sartu