Teknologia albisteak

Galdakaoko IV. Oroimenaren Astea, igande honetan hasita

Erabiltzailearen aurpegia
2015-05-14 : 10:50

Galdakao Gogora elkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, Oroimenaren Astea antolatu du laugarren urtez. Ekitaldiak maiatzaren 17an hasi eta hilaren 23ean amaituko dira. Jarduera guztiak debalde dira.

1937ko udaberria benetan gogorra izan zen Bizkaian, izan ere tropa faxistek hainbat herri bonbardeatu zituzten, tartean, gure herria, Galdakao. 78 urte pasatu dira, baina ez dugu ahaztu, eta ez dugu ahaztu gura ere. Horregatik, aurten ere, Galdakao Gogora elkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntza eta babesagaz, Oroimenaren Astea egitarau kulturala antolatu du.

Burdin Hesia bertatik bertara ezagutzeko ibilaldi bik eta berbaldi bik osotuko dute aurtengo Oroimenaren Astea, maiatzaren 17tik 23ra bitartean. Jarduera guzti-guztiak debalde izango dira.

Maiatzaren 17an, domeka, eta 23an, zapatua, Galdakaon dauden Burdin Hesia eraikuntzaren aztarnak ikusteko bisita gidatuak egingo ditugu. Egun bietan hitzordua 9:00etan izango da, Udaletxe aurrean. Hilaren 17an, Bekelarre auzoa eta inguruan dagozan Burdin Hesiaren hondarrak bisitatuko ditugu, gure elkarteko kideak gidari direla. Maitzaren 23an, Altamira eta Olabarri auzoetako aztarnak aztertzeko aukera izango dugu. Lubakiak, bunkerrak, metrailadore-habiak eta babeslekuak ikusiko ditugu osteratxu honeetan.

Maitzaren 19an, 12:00etan, Galdakaoko Udalak ekitaldi instituzionala egingo du Plazakoetxen, Galdakaon izandako bonbardaketako biktimak gogoratzeko.

Egun berean, 19an, izango dugu Oroimenaren Asteko lehenengo berbaldia. Lourdes Herrasti izango da hizlaria, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Saileko kidea. “Mujer. Guerra y represión” berbaldia eskainiko du, emakumeek 1936ko gerra zelan bizi izan zuten azalduz. Emakumeek gerran bizitakoak gutxitan izaten dira berbagai eta aztergai; hutsune hori beteten lagunduko digu Herrastik.

Maiatzaren  21ean, eguena, Jose Ariztimuño ‘Aitzol’ idazle eta kazetariaren bizitzea eta lana azaltzen duen “Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza" dokumentala proiektatuko dugu. Ostean, Juantxo Agirrek,  Aranzadi Zientzi Elkarteko Arkeologia Saileko kideak, Aitzolek euskal kulturan izandako garrantzia eta eraginaz jardungo du. Berbaldi biak Gandasegi ikastetxeko Areto Nagusian egingo ditugu, 19:30ean.

Azkenengo momentuko aldaketarik balego, gure Facebook-eko horman ipiniko dugu: www.facebook.com/galdakaogogora.oroimenhistorikoa

VI. Galdakaoko Oroimenaren Astea

2015eko maiatzaren 17tik 23ra

Maiatzak  17, domeka

9:00etan, Galdakaoko Udaletxe aurrean

Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzeko bisita gidatua, Galdakao Gogora elkarteko kideekaz. Bekelarre auzoan eta inguruan dauden aztarnak  bisitatuko ditugu. Ganguren Mendi taldearen laguntzagaz.

Maiatzak 19, martitzena

19:30ean, Gandasegi  ikastetxean.

"Mujer. Guerra y represión” berbaldia emango du Lourdes Herrasti Aranzadi Zientzi Elkarteko Antropologia Saileko kideak (gaztelaniaz).

Maiatzak 21, eguena

19:30ean, Gandasegi ikastetxean

“Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza" dokumentala proiektatuko da. Ostean, Jose Ariztimuo ‘Aitzol’ zenari buruzko berbaldia eskainiko du Juantxo Agirre  Aranzadi Zientzi Elkarteko Arkeologia Saileko kideak. (euskaraz). 

Maiatzak 23, zapatua

9:00etan, Galdakaoko Udaletxe aurrean

Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzeko bisita gidatua,  Galdakao Gogora elkarteko kideekaz. Altamira , Olabarri auzoan eta inguruan dauden aztarnak bisitatuko ditugu

Erantzun

Sartu