
MUSIKARI - Euskal Herriko Musikariak, musikarien zerbitzura dagoen, irabazi-asmorik gabeko elkartea da. MUSIKARI 2013. urtean berpiztu zen Euskal Herriko musikarien gaur egungo egoera isladatzeko eta hausnarketarako topaleku bat izateko asmoz. Eztabaidarako abagunea, esperientzien berri emateko topagunea eta gizartearen aurrean lanbide honen gorabeheren bozgoragailu lanak egitea ditu helburutzat, besteak beste.
Musika Bulegoak eta Musikari elkarteak, Ainara LeGardonekin batera, "egile eskubide, jabetza intelektuala, gizarte segurantzako altak, fakturazioa" eta musikagintzarekin erlazionatutako beste hainbat gai landuko dituen hitzaldiak antolatuko dituzte. Hitzaldiak Iruñean, Bilbon eta Donostian izango dira aste honetan.
Beste eredu bat posible da. Musika esparruko Jabetza Intelektualaren eskubideen kudeaketari buruzko hausnarketa eta lizentzia libreekin dituen oztopoak. Jabetza intelektuari buruzko hausnarketa sakona da Ainara LeGardonek egin duena lan honetan.
Euskal Herriko "Musikariak eta Euskadiko Soinuak" programak (Musikari programak, alegia) prestakuntza sustatzeko jardueren artean honakoa antolatu du: Master class edo ikastaro berezia, Ainara Legardonekin, "Musikarien eremu legala".
Datorren ostiralean ekainak 27, arratsaldeko 18:30 etan Barrainkua Kultur Etxean ( Barrainkua, 5) Bilbon, mahai ingurua.
Musika Eguna dela eta EUSKADIKO SOINUAK eta MUSIKARI Elkarteak “MUSIKARIAK ETA BETEBEHAR FISKALAK” hitzaldia antolatu du, OSTEGUNEAN, ekainak 19, arratsaldeko19:00etan Donostiako Udal liburutugiko Sotoan, sarrera San Jeronimo kaletik.
Gaur Ekainak 6 arratsaldeko 19:00 tan Mahai Inguru bat ospatuko dugu Donostia 2016 Kultur Hiriburu-ko egoitzan, Easo Kalea 43. MUSIKARI Euskal Herriko Musikariak, elkarteak eta Euskadiko Soinuak antolatuta. (Sarrera doan)
Bingen Mendizabal ibilbide profesional emankorra duen musikagilea da. Hamarka filmetako soinu bandak konposatu ditu. Batzuk aipatzearren; Alas de mariposa, Airbag, La hora de los valientes eta Cosas que hacen que la vida valga la pena, Monte-Carlo Film Festival de la Comédie delakoan Soinu Banda Hoberenaren saria irabazi zuen film honegatik.