Teknologia albisteak
1

Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrian + Dragoi bolaren parodia txiki bat

Erabiltzailearen aurpegia
2016-04-02 : 12:10

Kaixo! Euskarazko bideoak egiten dituen tipo bat naiz ni, mecha_thor. Artikulu honen bitartez euskal bikoizketaren egoera gordinari buruz egin dudan bideo baten berri eman nahi dut. Bertan euskal bikoizleen kolektiboak bere egoeraren salaketa egiten du eta nik honi buruz nire iritzia ematen dut. Horretaz gain, Dragoi Bolari buruzko MLG parodia txiki bat (orain interneten modan daude bideoak) aurkitu dezakezue.

Jakingo duzuen lez, euskal bikoizketa desagertzeko arrisku larrian dago. 1980ko hamarkadan sortu zenetik hona ekarpen garrantzitsuak egin ditu euskararen normalizazioan. Euskal bikoizketari esker hainbat belaunaldik ikusi eta goza dituzte marrazki bizidunak euskaraz. Zenbat haurrek gozatu dute Dragoi Bola-rekin, Shin chan-ekin, Doraemon-ekin, One Piece-rekin eta beste askorekin. 

Baino gaur egun hori guztia kea baino ez da, ETB 1 zein ETB 3 hilda daude. Eskeintzen den programazioa negargarria da; begi hutsez ikusten dugu ETBren audientzia gosea eta nahia. Ikusi bestela telecinco-ko programen kopia merkeak eta reality iraingarriak.

ETB euskal telebista publikoa omen da, hortaz, telebista publikotzat jokatu beharko luke eta herritar guztion nahiak asetu. Ederki dago publiko gaztea ekarri nahi izatea baino hau ez da modua. Herritar guztion nahiak asetuko dituen kalitatezko programazio duin bat eskatzen dugu inor baztertuko ez duena. 

Erantzunak

2016-09-22 : 21:35

Kaixo!

Nora jo behar ez dakidanez bikoizketa hau bidaltzen dizuet. Ia gustoko duzuen

http://t.co/MlAbOKKckE

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago