Teknologia albisteak

Googlek diño: Prostitutas

2013-11-30 : 09:23
Kasualidadez eta kuriosidadez astelehenan “Eraso sexistarik ez” erderara itzultzeko eskatu neutson Google Translator zerbitzuari, eta zer erantzun eustan? “Prostitutas”.
Itzulpen partikular traketsak, barregarriek; profesionalak, barriz,  lotsagarrinegargarrimingarriek.

Honezkero nahiko sats eginde daukogu interesaren arabera manipulautako gure hizkuntza gizaju maite hau. Bizirik irauten aizkorakada eta ostikada bakotxaren ostean. Seguru? Ez antza. Egunetik egunera nabil ni mailak mobiduten.

Teknologi barriek itzelezko tresna erabilgarriek diren arren, oraingotan google sasijakintsuak eztau lagunduten. Eta eztau lortu hizkuntzari kalte egitea bakarrik, bide batez, emakumeantzako beste sastada bat bebai. 

Kasualidadez eta kuriosidadez astelehenan “Eraso sexistarik ez” erderara itzultzeko eskatu neutson Google Translator zerbitzuari, eta zer erantzun eustan? “Prostitutas”.

[Etenaldi bat hemen informaziñoa prozesatuteko.]

Hementxe ulertu naben ingelesko WTF hain erabilgarrie euskaratuteko aurkituko naben momenturik aproposena zala, askogatik: BZO! (Baia... ze osti!)

Zuk zeuk konproba, eta salatu mesedez (google translate web orriko ezkerreko eremuko behekaldeko tick ikurrean klik eginde). Youtuberako bideo bat bere sortuta dago erakusle.



Zelan da zerbitzu honen funtzionamentue? Zein da errakuntza honen logika? Nonork argituko baleu, eskertuko neuke.

Erantzun

Sartu