Diada aurreratua izan zen asteartean Bilbon, Assemblea Nacional Catalana a Euskalherriak antolatua. Ekitalditxo bat, eta ondoren, Martxelo Otamendi eta Vicent Partalen arteko elkarrizketa Kafe Antzokian. Elkarrizketa horretan hartutako oharrak dira hauek. [Josu Goikoetxeak pasatutako testu hau, hemen Sustatun baino lehenago Mugikarian agertu zen]
Euskarazko eta katalanezko hitz protokolario batzuen ostean, gure lingua francan egin zuten dena, gaztelaniaz. Oso hitzaldi interesgarria izan zen. Iruditu zitzaidan Partalek, kazetari bezala baino, independentziaren bozeramaile bezala jardun zuela. Vilaweb.cat webguneko zuzendari da Partal, irakurri bertan bere editorialak.
Otamendi eta Partalen artekoa elkarrizketa izan zen, eta halaxe traskribatu dut hona, baina ez da grabaketa batean oinarritua, idatzizko ohar batzuen emaitza baizik, eta hortaz, mesedez ez hartu literalki honako hitz hauek. Hori bai, esandakoaren laburpen zintzoa egiten saiatu naiz.
Otamendi: Azken 7-8 urteetan zer gertatu da, Katalunian halako iraultzea gertatzeko? Zein izan dira klabeak?
Partal:
O: ANCren eraketa: ibilbide gatazkatsua izan du, baina arrakastatsua? Zergatik?
P: Herri galdeketak daude oinarrian. CIU (Convergència, hemendik aurrera) baztertuta zegoen hasiera batean. Herri galdeketak elkarrekin lan egiteko koipea izan ziren. Inork ere ez zuen bestea ezertara behartzen. Eta asmatu zuten lehen lerroan aurpegi ezezagunak jarrita. Handik 2 urtera (urtebeteko isileko borbor baten ostean), ANCren manifastazio arrakastatsua.
O: Zerk eraman du Mas pausoa ematera?
P: Max bitxia da (pintoresco esan du). Gizon jantzia da, itxura batean hotza, baina oso barruan du zerbitzu publikoaren sena. Ibarretxeri ateko danbatekoa eman ziotenean, Masek esan omen zuen: “En Cataluña seremos los últimos en votar” Alegia, katalanak izango zirela azken hitzaren jabe. Convergèncian partaide independentistak izan dira, baina alderdia ez zen. Presidente izateak aldatu egin du Mas. Gainera, Madrilera joan zenean akordio fiskal baten bila eta ezezkoa jaso ostean (gero ezezko gehiago izan dira), dena alferrik denaren sentsazioa gailendu da. Partalen ustez, Mas ez da izango Errepublika katalaneko lehen presidentea. Bai, Katalunia horra bideratuko duena.
O: Eta Madrilek onartu izan balu akordio fiskala?
P: Ez geundeke hemen. Hori eta hizkuntzaren afera katalanen esku utzi izan balute, ez geundeke hemen. Baina Madrilen itsu daude.
O: Lehen eliteetako katalanak ez ziren independentistak, zergatik dira orain?
P: Bi arrazoi, bigarrena arantzatsua:
O: Zein da inkestek agertzen duten azkenaldiko beherakadaren arrazoia?
P: Azaroaren 9a baino lehenxeago alderdien arteko akordia hautsi zen. (Hemen, Partalek egurra eman dio Junquerasi: bera gutxi gora-behera ERCkoa omen den/zen arren). Aipagarria izan zen ERCren komunikatuaren ondoren, akordioa bertan behera uzteko, CUPek akordio nahiari eutsi ziola. 9N-aren ondorena gogorra izan zen. Gorrotoa itzuli zen. Hau guztia Junts Pel Sik konpondu du. Dena den, 9N arrakastatsua izan zen. Nazioartera zabaldu zen oihartzuna. Ikusi zen Espainiak ezin zuela Katalunia kontrolatu, nahiz eta esana zuen ez zela 9Nrik izango. Hori ikusi zuten nazioartean. Gainera, ez zen gatazkarik izan.
O: Zergatik orain bai elkarrekin, Junts Pel Si-n?
P: ANCren lan erabakiorra. Forcadell bikaina da (penaz hitz egin du haren ordezkatzeaz). Haren ordezkoa oso hizlari txarra da, baina ona omen da negoziatzen eta lortu du. Mas-Junqueras baiezkoan daude orain eta Junt Pel Si-k indar handia du.
O: David Fernandez.
P: Convergencia eta ERCren arteko arbitroa da CUP. Beti izan dira independentistak, munizipalismotik. Ez ditu inork engainatuko. Eta Fernandez crack bat da. Masekin izan zuen besarkada aipatu du, natural atera zitzaiola baina gero larritu egin zela, zeresanagatik. Mario Zubiagaren txio batek lasaitu zuen: Besarkadaren argazkia + “Herri bat”.
O: Zer emaitza espero da irailaren 27an?
P: Gehiengo absolutua ez dago arriskuan. Zer egin gero, hori beste kontu bat da.
O: Botoak ala aulkiak, zer zenbatu behar da? Kontuan izan behar da Sí que es Pot-eko asko ere independentista direla.
P: Irailaren 27koak hauteskunde parlamentarioak dira. (Madrili zuzenduta) Ezin da tranpa egin: gakoa botoak badira, orduan antolatu erreferenduma. Hor Espainiaren harrokeria ikusten da. Agian, Europar Batasunak esku hartuko du egunen batean, arazo handia dagoelako.
O: Felipe Gonzalez.
P: Larri daude. Estatutua erreskatatzeko prest, federalismoa martxan jartzeko... Orain berandu da. Baina edozer gerta daiteke. 1992ko olinpiadetako ekitaldian, atxilotu talde bat torturatzen zuten bitartean, Peret han zegoen Montjuicen, kantatzen. Handik urte batzuetara, Omniumeko ekitaldian, han zegoen Peret. Peret gizartea da. Katalunia aldatu egin da. Baina Madrilen ez dute ikusten.
O: Zer isileko lan izan da?
P: Inurri lana oso garrantzitsua da prozesuan. Adibidez, lan handia egin da nazioartean argitaratu diren artikuluei erantzuten, prozesuarekin zerikusia zutenean. Gero, jende asko gonbidatu da Kataluniara, gauzak zuzenean ezagut zitzan. Generalitateko nazioarteko lana ere aipagarria da.Emaitzak izan ditu. Adibidez, Danimarkako parlamentuak eskatu dio Espainiari elkarrizketa zabal dezan Kataluniarekin, independentziari buruz. Rajoy Merkelengana joan zen laguntza eske. Ondo egindako lana dago azpian. Kataluniak ez dio inori laguntzarik eskatu (intuizioa da, baina hau esaldi hau euskaldunei zuzenduta zegoela uste dut). Beregaina izan da. Esan dugu: “Hau egin egingo dugu”.
O: Hauteskundeetako emaitzen arabera, nolakoa izango da prozesua?
P: 80 aulkitik hurbil edo bozen % 50etik gora, asko azkartuko da. CUPen beharrik ez badago, azkartu egingo da (harekin sor litezken eztabaidengatik). Bestela, prozesua mantsotu egingo da, baina gelditu ez.
O: Zein da hauteskunde osteko 18 hilabeteetako plangintza?
P:
O: Nola ikusten duzu Euskal Herria?
P: Nahasita. (“desconcierto” hitza erabili du). Independentziarako aukera zabaltzen da estatua ahul dagoenean. Katarata bat sortzen da (beste independentzia prozesu batzuk gogoratu ditu, pasadan). Kataluniak independentzia lortzen badu, horrek esan nahi du Espainia garaitu egin daitekeela. Katalunia independente batekin, Espainia egoera larrian legoke, ahul ekonomikoki. Nondik berdinduko luke bere BPGa? Adibidez, euskaldunei kontzertua kenduta? (zurrumurrua entzuleen artean) Hori horrela balitz, agian euskaldunen nahasmena argituko litzateke (independentista bihurtuz). Zuen tokian, planak egiten hasiko nintzateke.
Publikotik galderak ere izan ziren, (G) zeinuaz adieraziko ditut jarraian.
G: Zein izan daiteke Espainiaren erantzuna?
P: Lurraldetasuna bermatu behar da. Lituaniak muga bikoitza ezarri zuen. Lehenik, errusiarrena zegoen; handik metro batzuetara, beraiena. Kontuan izan azken tanke errusiarrek 99an egin zutela alde. Halakoekin, malgutasuna.
G: Eta gainerako Herri Katalanak?
P: Raimon kantariak esan zuen Kataluniaren independentziarekin Valentzia eta Balearrak babesik gabe leudekela. Ulertu egin behar da Raimonek dioena. [Partal “nafarra” da, valentziarra, ulertzen du]. Baina itxaroten badugu, aukera gal liteke. Behin independentzia lortuta, erantzukizunez jokatu behar da gainerako herrialdeekin. Baina ezin da Perpignan-en zain egon.
G: Indar motorra ilusioa izan da.
P: Ados.
G: Medioen garrantzia zein da?
P: Independentziaren ostean, espazio radioelektriko katalana ezarriko da. Espazio publikoan, hedabideek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Tele 5k Katalunian emititu nahi duela? Katalanez egin beharko du. Arazoa frekuentzia pribatuan dago. Adibidetzat jarri du herrialde baltikoetan Errusiak bere hedabideen bitartez sartzen duen pozoia.
G: CUP, Junts Pel Si-tik kanpo.
P: Alde onak eta txarrak ditu. CUPek errespetua merezi du. Baina gerta liteke CUPek indarra galtzea hauteskundeak polarizatzen badira.
G: Espainiak Mas limurtu dezake bere aldera?
P: Ez dut uste. Espainiak zakar jokatu du, orain zail du hori. Eta gizarteak ez luke sinetsiko. Podemos arriskua izan zitekeen, baina jada ez da. Podemos Katalunian desastrea da.
(Argazkia: Pello Urzelai)
Erantzun
Sartu