EITBk Alderdiei eskeinitako denbora informazio publikoa da. Legebiltzarrean horren berri ematen du aldiro-aldiro, eta datu horiek herritarren esku daude, nahi duenak aztertzeko. Datu horiek excel batean batu ditut errazago elkarbanatzeko.
Martxoan izendatu zuten Maite Iturbe EITBren Zuzendari, eta aproposa iruditu zait lagina hurrengo hilabetean hastea. Legebiltzarrean erregistratutako azken datuak uztailekoak dira. Hortaz, batu ditut 2013ko apirileko, maiatzeko, ekaineko eta uztaileko datuak. Dokumentua partekatzen dut hemen nahi duenak begiratzeko, eta bertako emaitza nabarmenenak doaz jarraian.
Ondorioa: Elkarrizketetan oso kaltetua irten da EAJ, oso pareko geratu dira UPYD eta PSE, eta zegokiena baino denbora dexente gehiago izan dute PPk eta EHBilduk.
Ondorioa: oso kaltetua irten da EAJ. Kaltetua, neurri askoz txikiagoan EHBildu. Zegokiena baino apur bat gehiago eskaini zaie PSEri eta UPYDri eta dexente gehiago PPri. Beraz, ez zait bidezkoa iruditzen -inondik inora- EHBildu sare sozialetan egiten ari den kritika.
Informazio hau askoz zehatzago, eta Excel horretako informazioa txosten moduan aurkeztuta deskargatu dezakezue PDF dokumentu honetan.
Erantzun
Sartu