Teknologia albisteak

Youtube primeran dabil telebista adimentsu zein Chromecast-arekin. ETB euskararentzat estrategikoa b...

2015-01-28 : 21:26

Youtube primeran dabil telebista adimentsu zein Chromecast-arekin. ETB euskararentzat estrategikoa bada, bere eduki (ia) guztiek Youtuben beharko lukete. Eta Youtubek zuzenekoak nola ematen dituen ikusita, zenbat beharko dugu emankizun zehatzak (futbol partiduak, adibidez) bertan erosi eta ikusten?

Publizitatea

"(...) Badago ordea, bestelako hizkuntzazko trebetasun bat, euskaldunok gurekin daramaguna, gure bai...

2015-01-28 : 13:46

"(...) Badago ordea, bestelako hizkuntzazko trebetasun bat, euskaldunok gurekin daramaguna, gure baitan duguna. Zuk, nik eta apustu egingo nuke zure bizilagunak ere badaukala trebetasun hau: hizkuntza umorez kutsatzea! Eta, ez, ez… ez naiz erdarakadetaz ari, RAErakadetaz baizik. RAErakadak sortu, esan eta gustura bota ostean (ño!) barnean halako asebetetasuna sentitzen dut, duzu, dugu (...)."

RAerakadak http://ow.ly/I4Z3s @sarazend -en kolaborazioa @barretartia blogean.

"(...) Oso urduri pasa nuen astea, gutxiegi entrenatu nuela pentsatzen nuen, ez nintzela gai izango ...

2015-01-14 : 14:02

"(...) Oso urduri pasa nuen astea, gutxiegi entrenatu nuela pentsatzen nuen, ez nintzela gai izango sei kilometro eta erdiko ibilbidea egiteko, korri egitea ahaztu zitzaidala…Unibertsitateko aukera askeko kredituak bezala ez al didate konbalidatuko lasterketa? Goizeko zortzietan leihotik begiratu eta sekulako kazkabar erasoa eta nire buruari beste galdera bat: Ze nezesidade dut nik giro honekin etxetik ateratzeko? Zertara eta korri egitera!!!! (...)"

Inuzentientzat lasterketa II http://ow.ly/HiISr @MiraririMirari -ren kolaborazioa @barretartia blogean

Gaur ostirala, hilak 5, 18:30-tan Astigarragako Musika Eskolan euskarazko azpitituluekin aurkeztuko ...

2014-12-05 : 07:58

Gaur ostirala, hilak 5, 18:30-tan Astigarragako Musika Eskolan euskarazko azpitituluekin aurkeztuko dugu Peter Pan, 1924ko klasikoa. Zine mutuko saio hau, Josetxo Fernandez de Ortega pianojoleak musikatuko du inprobisazio lanetan bere trebetasun aparta erakutsiz. Azpitituluak Blanki Soraluzek osatu ditu eta Jon Malagonek berrikusi ditu: http://azpitituluak.com/euskaraz/1417558968

"Zure bizitzan isilpean sartzen dira sortuak izan diren helburu jakin horretarako: hankagorriaren ip...

2014-12-04 : 10:12

"Zure bizitzan isilpean sartzen dira sortuak izan diren helburu jakin horretarako: hankagorriaren ipurdia garbitzeko, alegia. Baina segituan hasten dira nabarmentzen, izan ere, txikiaren popako azala babesteko bilaketa heroikoan mota guztiak probatzen dituzu; PH naturaldunak, alkoholik gabekoak, Aloe Vera-rekin, ekologikoak, Activity eta Poziktivity ere bai (...)."

Toallitak. http://ow.ly/FkUsR @bootxo ren testua @barretartia blogean.

1

Patchwork garaiak Euskal Herrian?Googeta bisual azkar bat, aspaldi honetan Sarea ehuntzen ari dire...

2014-11-29 : 08:52

Patchwork garaiak Euskal Herrian?
Googeta bisual azkar bat, aspaldi honetan Sarea ehuntzen ari diren mugimendu, elkarte, enpresa, sindikatu, egitasmo eta dena delako guztien inguruan.
http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/?p=2661
Zer deritzozue?

"Arropa garbitu, zabaldu, jaso. 1.-Garbigailua jarri aurretik, eman bueltatxoa etxetik, hortik barr...

2014-11-26 : 15:19

"Arropa garbitu, zabaldu, jaso.
1.-Garbigailua jarri aurretik, eman bueltatxoa etxetik, hortik barreiatuta dagoen arropa bildu, sailkatu eta garbitzera botatzeko. Alferrikakoa da hau egin ordez etxekoei garbitzeko zerbait ote duten galdetzea; erantzuna, dagoenean, EZ baita. (...)"

Etxekoandre/Gizon finaren aginduak http://ow.ly/EUifP @Erriondo -ren kolaborazioa @barretartia blogean.

#KulturaOndarea saria zabalik dago Batxilergoko irakasleentzat #prestakuntza saioa @HelenaTaberna-re...

2014-11-21 : 13:22

#KulturaOndarea saria zabalik dago Batxilergoko irakasleentzat #prestakuntza saioa @HelenaTaberna-rekin http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1470BGNC60 #hezkuntza

"Badinkat Barretartiarentzako maskota proposamen bat. Bai, uste dinkat horretarako sortu zela Mitxin...

2014-11-20 : 11:23

"Badinkat Barretartiarentzako maskota proposamen bat. Bai, uste dinkat horretarako sortu zela Mitxina. Egia erran, ez dankinat horretarako sortu ote zen, zeren eta bizi hastapen gaiztoa ukan baitzuen; 5 ahizpa-nebetarik bakarra izan baita baztertua. Ama zahartua…eta egiazki, Gremlin sortu zela. Handiak zituen bakarrak belarriak eta biloak baitziren. Duda ere bagenuen arratoia ote zen… edo Liloren laguna, Stitx, izaki galaktiko esperimentala, ezagutzen dunka? (...)

Mitxina. @AinizeM -ren kolaborazioa @Barretartia blogean http://ow.ly/EAkPi

Gasteizko #Oihaneder Euskararen Etxea. AGENDA: http://gasteizkokafeantzokia.com/eu/agenda/Larunb...

2014-11-17 : 18:03

Gasteizko #Oihaneder Euskararen Etxea. AGENDA: http://gasteizkokafeantzokia.com/eu/agenda/

Larunbatean burututako "Jolasa baino gehiago" jardunaldiaren kronika laburra: http://gasteizkokafeantzokia.com/eu/jolasa-baino-gehiago-kronika-labur-bat/

"Hilabete gutxi dira korrika hasi nintzela. Plaierak, galtza motxak, kamiseta eta lagun on bat gidar...

2014-11-13 : 08:37

"Hilabete gutxi dira korrika hasi nintzela. Plaierak, galtza motxak, kamiseta eta lagun on bat gidari: Onintza. Ez da edonolako laguna gainera, erizaina da eta giza proban aritzen da. Segurola xamarra bainaiz alde horretatik. Mareatzen banintzen edo “plakiyak” jota geratu, ahoz ahokoa egiten dakien norbait. Eta seko geratuz gero arrastaka etxera eramango ninduen laguna. Perfektua beraz!"

Inuzenteentzat lasterketa http://ow.ly/EcmEd @MiraririMirari -ren kolaborazioa Barretartia blogean.

OREKA TX, Txalparta tailerra

2014-11-11 : 12:08

Harkaitz Mtnz. de San Vicente eta Mikel Ugartek, OREKA TX - eko partaideak Txalaparta tailerra bat eskeiniko dute IRUÑEAN, datorren ostegunean azaroak 13 an. 18:00- 20:00 etara Hutsun Txalapartarien egoitzan ( Etxebakoitz )
Etortzekotan bazara jarri zaitez gurekin harremanetan, info@musikari.com- era idatziaz edo 943 53 64 08 telefonora deituz.

Azaroaren 13an 19:00tan DOKAn hitzaldia: ‘(Trans)feminismoa, abjekzioa, ezberdintasuna eta borroka i...

2014-11-11 : 09:00

Azaroaren 13an 19:00tan DOKAn hitzaldia: ‘(Trans)feminismoa, abjekzioa, ezberdintasuna eta borroka ideologikoa‘. Ainhoa Güemes eta Idurre Eskisabel izango dira hizlariak.

Hitzaldia UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak hitzaldia antolatu dute, "Dakiguna erakutsiko dizugu" ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzeko programaren baitan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››