Teknologia albisteak

"Herrian ba omen zen gizon bat, lehen aldiz langostinoak probatu zituenean hauxe esan zuena: “Gozoak...

2015-05-20 : 12:03

"Herrian ba omen zen gizon bat, lehen aldiz langostinoak probatu zituenean hauxe esan zuena: “Gozoak daude, baina, aukeran, aurrekaldea gogor xamarra”. Azala eta guzti jan zituen! Noski, inork ez badizu esaten, ba halakoak gertatzen dira. (...)"

Arrain-torturatzailea http://ow.ly/NbeQ1 @bootxo ren testua @barretartia blogean.

Publizitatea

Twitterrek bilatzaile berria jarri du martxan. Twitterrek bilatzaile berria martxan jarri du bere...

2015-05-20 : 10:34

Twitterrek bilatzaile berria jarri du martxan.

Twitterrek bilatzaile berria martxan jarri du bere plataforman. Oraindik erabiltzaile gutxi batzuek ikus dezakete, baina TC webgunearen bidez ikusi ahal izan dugu nolakoa izango den.
Twitterren esanetan, zenbait astetan zehar frogetan izan ondoren, gaurtik aurrera erabiltzaile guztien profiletan erabilgarri izango da baliabide hau; aldaketa, astiro-astiro emango da, hori bai.
http://buff.ly/1SbgVL8

JABETZA INTELEKTUALA. Ainara LeGardon. Datorren, ostiralean, Maiatzak 22 Bilboko La Bolsa Kulur Gun...

2015-05-18 : 13:37

JABETZA INTELEKTUALA. Ainara LeGardon.
Datorren, ostiralean, Maiatzak 22 Bilboko La Bolsa Kulur Gunean, arratsaldeko 18:30-20:00.
Musikarien eremu legala, Egile Eskubideen Kudeaketa, eta beste hainbeste gai.
Hitzaldia Gaztelaniaz izango da.
DOAN da.

"Noizean behin subkontzienteak salduta uzten gaitu, nahigabean esaten ditugunak ahoan aspertu eta pa...

2015-05-06 : 10:40

"Noizean behin subkontzienteak salduta uzten gaitu, nahigabean esaten ditugunak ahoan aspertu eta paseotxo bat emateko gogoa dutenean, edota esan nahi ditugunak aldrebesetara esaten ditugunean".

Berba iheslarien kalejira http://ow.ly/MzXiZ @sarazend -en kolaborazioa @barretartia blogean.

Paul Myers biologoa Ikergazte kongresuan

2015-04-23 : 09:58

2006. urtean Technorati blog bilatzaileak 46,7 milioi blog indexatu zituen.

Zerrenda aztertuz, Nature aldizkariak hobeto kokatuta zeuden bost zientzia-blogen zerrenda argitaratu zuen: http://www.nature.com/nature/journal/v442/n7098/full/442009a.html eta
Paul Myers biologoaren Pharyngula bloga http://scienceblogs.com/pharyngula izendatu zuen lehena.

Zientzialari estatubatuarraren lana ezagutzeko aukera izango dugu maiatzean, Ikergazte kongresuan http://www.ueu.eus/ikergazte/hitzaldi-orokorrak/

Valentziako Korrikan grabatu genuen bideoa

2015-04-09 : 22:58

Hemen duzue Valentziako Korrikan grabatu genuen bideoa, gaur goizean argitaratu dugu beraz, bero beroa… Bideoaren argitaralpena Aprobetzatu nahi dugu Korrika honetan partu hartu zenuten guztiei eskerrak emateko, zuen ekarpena eta presentzia ezinbestekoa izan zen. Aupa zuek, datorren Korrikan elkartuko gara berriro.

"18 urte inguru nituela tarteka nire 6 urteko iloba bat zaintzen nuen. Bere gurasoak lanean zeuden e...

2015-03-25 : 10:59

"18 urte inguru nituela tarteka nire 6 urteko iloba bat zaintzen nuen. Bere gurasoak lanean zeuden eta nik jasotzen nuen haurtzaindegitik. Batzuetan arratsaldeak luzeak ziren, eta gure herri honetako negu beltz eta hotzean edozerk balio zuen denbora pasatzeko. Neskatoa ordea ez zen oso konformatu erreza eta jakina, beti berdina gertatzen zen, kartetan amaitzen genuela, bere joko gogokoenera jo eta su, gerra jokora. (...)".

Burmuin zatitxoak http://ow.ly/KLYpc @xenekan -en kolaborazioa @barretartia blogean.

Gerra Zibilaren aurretik Medikuntza, Farmazia edota Odontologia ikasi zuten emakume euskaldunak izan...

2015-03-21 : 13:45

Gerra Zibilaren aurretik Medikuntza, Farmazia edota Odontologia ikasi zuten emakume euskaldunak izan ditugu baina gutxi dakigu haietaz. Lanbroak estali duen historia: Emakumeak osasungintzan, Gerra Zibilaren aurretik http://zientziakaiera.eus/2015/03/20/emakumeak-osasungintzan-gerra-zibilaren-aurretik/

"Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdiaren azken txanpan gaudela onartuko dut: KASa daukat, hots, KZJaia...

2015-03-13 : 11:51

"Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdiaren azken txanpan gaudela onartuko dut: KASa daukat, hots, KZJaiaren anfitrioiaren sindromea, ez dakit laranjazkoa, limoizkoa edo alternatiba, baina izan badut. Zuekin gaixotasun larri hau partekatu nahi dut, nire behitxoek gomendatuta. (...)"

KZjaiaren anfitrioiaren sindromea http://ow.ly/KbJo6 @koldotxu ren kolaborazioa @barretartia blogean #KZjaia3

"Ez nuke hain gogor hasi nahi baina… Euskaldunok arazo bat dugu jan-edanarekin. Ez zaudetela ados...

2015-03-04 : 11:52

"Ez nuke hain gogor hasi nahi baina… Euskaldunok arazo bat dugu jan-edanarekin.

Ez zaudetela ados? Eta nola azal daiteke edozein bazkaritan, jaten gauden bitartean, gaueko, aurreko eguneko, lengo astean koinatua joan zen sagardotegiko menuaz hitz egiten egotea? Euskaldunak otordutan janariari buruz hitz egiten du! Jan edana besterik ez dugu buruan!

Seguru nago sukaldaritza protoeuskaldun edo dena delako batek asmatua dela! Horrelako zerbait izan zitekeen…(...)"

GOBSESIOA http://ow.ly/JUy9Y @Anderizgo ren kolaborazioa @Barretartia blogean.

"(...) Duela hilabete batzuk kongresu batera joan nintzen, Txileko Santiagora. Bidaia luzea da, dene...

2015-02-26 : 12:33

"(...) Duela hilabete batzuk kongresu batera joan nintzen, Txileko Santiagora. Bidaia luzea da, denera ia 24 ordu pasa nituen, Pariseko eskalan ordu batzuk itxoin behar nituelako. Horrela, bidaia gauez egiten genuen, eta Santiagora goizean heltzen ginen, hango 8tan. Suposatzen da jetlagerako lagungarria dela. Zorionez, nahikoa ongi egin nuen lo, baina badakizue, ez da ohean lo egitea bezala. Gerturatu ahala, dutxan eta ohean pentsatzen nuen".

Kreditu txartelak http://ow.ly/JFL6n @TxoniMatxain -en kolaborazioa @barretartia blogean.

Asteburuan Ciutat morta ikusi dut behingoan. Eta niri lagun bati gertaturiko kasu hau etorri zait ht...

2015-02-16 : 09:26

Asteburuan Ciutat morta ikusi dut behingoan. Eta niri lagun bati gertaturiko kasu hau etorri zait http://sustatu.eus/1243594474 Fribolitatea litzateke biak alderatzea, noski. Hangoan torturak, bi epaiketa fartsa eta hildako bat. Hemengoan polizia gezurtiak, besterik ez, zorionez. Baina badira Ciutat morta txikiak ere gurean. Hemen dokumentala ingelesezko azpidatziekin http://youtu.be/QIeFJqt0rqg

2

Taldekako mezu pribatuak ditugu jada Twitterren

2015-02-04 : 10:13

Taldekako mezu pribatuak ditugu jada Twitterren. Baina, Whatsapp hor izanda, ze nezesidade izango du jendeak?

Bestalde, interfazeko mezuak ez dirudi euskaratu direnik.

4

Benetan @Euskalmet, erabaki dituzuen traol horiek, artikulu barik...

2015-02-03 : 09:54

Benetan @Euskalmet, erabaki dituzuen traol horiek, artikulu barik, ze txarto ematen duten euskaldun gehienen belarrira... #elur edo #euri baino mila bider naturalago emango lukete #elurra edo #euria balira. Mesedez. Benetan, mesedez.

Hemen duzue TENPORA taldearen lan berriaren aurrerapena

2015-01-31 : 10:39

Hemen duzue TENPORA taldearen lan berriaren aurrerapena. "Mundu berria":

https://www.youtube.com/watch?v=Rgu40JDwjok

http://tenpora.com/

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago