Teknofiloen albistegia

Mezuak

1

Korrikaren lekuko "falikoaren" zentsura laburra...

Sustatu
2017-03-28 : 12:17

Deia egunkariaren Korrikaren inguruko txio bat zentsuratu du aste honetan Twitterrek, irudi faliko bat zeramalakoan. Argipen batzuen ondoren,, Twitterrek atzera egin du errorean eta txioa berragertu da. Argazkia Oskar Gonzalezena da, irudian Mertxe Mugika AEKkoa dago.

http://www.deia.com/2017/03/27/ocio-y-cultura/internet/twitter-confunde-el-testigo-de-la-korrika-con

Publizitatea

Atzekoz Aurrera hiztegi alderantzikatua, eguneratua eta sarean

2017-02-22 : 11:41

Erabiltzaileen eskariz eguneratu eta sarean kontsultagai jarri du UZEIk Atzekoz Aurrera hiztegi alderantzikatua.
Hiztegiak 53.000 sarreratik gora ditu, eguneroko euskaratik jasoak; bereziki tresna baliagarria da bertsolarientzat.
www.uzei.eus/atzekoz helbidean kontsulta daiteke.

3

Whatsapp bidez zeure buruarekin bakarrik jarduteko metodoa

2017-01-25 : 12:39

Whatsapp bidez zeure buruarekin jarduteko metodo baten berri eman digute. Zertarako? Ba... horrela erabiltzen duenik egon badagoela jakin dugu. Ohar pertsonalak, gogorakizunak eta irudi zehatz batzuk gordeta edukitzeko erabiltzen dituzte batzuek auto-whatsapp hauek. Nola egin? Erraza: sortu talde bat, jarri izena "neure burua", eta gehitu beste lagun bat, Urlia. Jarraian eta berehala, Urlia egotzi, eta zu zeu bakarrik geratuko zara, talde unipertsonal baina funtzionatzen duen batekin.

1

Ahots sintesia, Urkullu lehendakariaren ahotsarekin

Sustatu
2017-01-01 : 11:01

Azken orduetan whatsapp eta beste sare batzuen bidez zabaldu da EHUko Aholab ikertegiko demo bitxi hau, zeinak testu jakin bat Iñigo Urkullu lehendakariaren ahotsean grabatzen uzten dizun. Hona aproba bat:



Ahots sintesiaren teknologia lantzen du Aholab-ek. Nahiko fin landu ere, iruditu zaigunez.

UEUren Ikasturte hasierako ekitaldia egingo da gaur Markeskoan, 18:30etan. Lorea Agirrek emango du s...

2016-09-29 : 13:29

UEUren Ikasturte hasierako ekitaldia egingo da gaur Markeskoan, 18:30etan. Lorea Agirrek emango du sarrera hitzaldia: "Egin izateko. Euskararen borroka feminista". Ekitaldia zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango da: http://video.i2basque.es/programa.php?d=29&m;=9&a;=2016&n;=1472680800&i;=eu

Brexit edo Europako Batasunetik irteteko aukerak irabazi du Erresuma Batuan

Sustatu.eus
2016-06-24 : 08:46

Brexit edo Europako Batasunetik irteteko aukerak irabazi du Erresuma Batuan. Botoen %51.9 lortu du Leave (joan) bozak, milioi bat botoko abantaila beste aukeraren aurrean. Nazioka Galesen eta Ingalaterran nagusitu da Brexit-a, ez ordea Ipar Irlandan eta Eskozian.

1.353 forma berri arautu ditu Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren azken bertsioak. Baina zein dira hi...

2016-06-09 : 14:19

1.353 forma berri arautu ditu Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren azken bertsioak. Baina zein dira hitz horiek? Hiztegiaren azken bertsioa aztertu dugu UZEIren Terminologia Sailean, eta ikusi ditugun berrikuntza adierazgarri batzuk zerrenda batean bildu ditugu. http://bit.ly/HiztB2016

San Frantziskon 8.000 apartamenturen jabe den enpresa batek akordioa egin du Uberrekin. Urbanizazioa...

2016-05-20 : 09:48

San Frantziskon 8.000 apartamenturen jabe den enpresa batek akordioa egin du Uberrekin. Urbanizazioan etxea erosi eta kotxerik ez dutenei 100 dolarreko kreditua emango diete hilero Uber zein hiriko garraio publikoa erabil dezaten. Urbanizazioaren jabeak aparkaleku gutxiago eraiki ahal izango ditu (eta, ondorioz, espazio gehiago etxeak egiteko). Eta etxe-erosleek ez dute zertan kotxerik erosi beharko, garraio eraginkorrago eta merkeagoa eduki ahal izango dute. Ez da iraupenik aipatzen hemen http://www.sfgate.com/bayarea/article/Parkmerced-plans-to-subsidize-residents-use-of-7547885.php

1

Zure abizena Etxeberria, Etxebarria, Echavarria, edo Echevarria den erabaki dezakezu, baina Nahia ed...

2016-04-30 : 10:38

Zure abizena Etxeberria, Etxebarria, Echavarria, edo Echevarria den erabaki dezakezu, baina Nahia edo Naia zaren ez, edo Lur neska edo mutilen izena den, hori Euskaltzaindiako batzuk erabakitzen dute. Salbuespena, Letizia bazara bai, izenaren ortografia zuk erabakitzen duzu. Are gehiago, Bartzelonan jaio bada zure semea lasai jarri diezaiokezu nahi duzun euskal izena, han ez daude eta Euskaltzaindiaren agindupean. Nori eta zergatik axola zaio zein izen jartzen diegun gure seme-alabei? Zergatik bete behar dugu ortografia edo lege jakin bat gure izenetan?

Dakizuen bezala, atzo hil zen Prince, Minneapolisko musikari handia. Bowie hil zenean ez bezala, You...

2016-04-22 : 09:44

Dakizuen bezala, atzo hil zen Prince, Minneapolisko musikari handia. Bowie hil zenean ez bezala, Youtubeko bideorik gabe gogoratu dugu, sistematikoak izan baitira Prince eta bere egile eskubideen kudeatzaileak bere klip eta musika sareko plataformetatik ezabatzen. Ale hau ere desagertua egon zen, baina azkenean baimenarekin itzuli da (Radiohead-ena barne), 'Creep' kantuaren bertsio bat.

Twitter jausi egin da. Goizeko 9.00ak eta 10.00ak artean gertatu da mundu mailako errore bat, eta ha...

2016-01-19 : 11:00

Twitter jausi egin da. Goizeko 9.00ak eta 10.00ak artean gertatu da mundu mailako errore bat, eta harrezkero Twitter ez dabil ez mugikorreko aplikazioetan ez web bidez. Twitterren lehen urteetan ohikoa zen zerbitzua jaustea, eta ospetsua bihurtu zen orduan jartzen zuten irudia, balea handi batena. Baina azken 5 urteetan, azpiegitura eta ingeniaritzan ahalegin handiak egin ondoren, halakorik ez da gertatu. Mundu mailako huts-egite hau albiste izango da hurrengo orduetan, ikusiko duzue.

Euskarazko hiru e-liburu opari.11itzulpen-ek hiru liburu elektroniko oparitzen ditu: John Buchan...

2016-01-09 : 13:44

Euskarazko hiru e-liburu opari.

11itzulpen-ek hiru liburu elektroniko oparitzen ditu: John Buchan-en "Sorginbasoa" (hasiera); Saki-ren bi ipuin; Paul Gallico-ren "Elur-antzara".

Deskargatzeko, helbide honetara jo: http://11itzulpen.eus/e-liburuak/

Gaur osatu dute lantegi batean Roy Batty izeneko erreplikantea, Nexus 6 modelo bat, kolonietan borro...

2016-01-08 : 15:21

Gaur osatu dute lantegi batean Roy Batty izeneko erreplikantea, Nexus 6 modelo bat, kolonietan borrokatzeko prestatua. Bueno, horixe izango zen baldin eta Blade Runner filmak egiazko 'denbora-lerro' bat izan balu.

Roy Batty erreplikantearen hitzak dira honakoak: C-izpiak ikusi ditut diz-diz iluntasunean, Tannhäuserko atean... Euskaratua dago, bai, zinearen historiaren parte den monologo labur eta eder hori: http://azpitituluak.com/euskaraz/1232278282

Euskararen Eguna 2015 Valentzian. Egun on Valentziako Euskal Etxetik Euskararen Egunean grabatu genu...

Euskaltzaleok Valentzia
2015-12-14 : 13:25

Euskararen Eguna 2015 Valentzian. Egun on Valentziako Euskal Etxetik Euskararen Egunean grabatu genuen bideoa bidaltzen dizuegu, Mila esker zuen lanagatik eta ondo izan.

1

Etxean zaude, badakizu telefonoa han dagoela, baina non demontre? https://www.google.es/android/devi...

2015-11-19 : 13:03

Etxean zaude, badakizu telefonoa han dagoela, baina non demontre? https://www.google.es/android/devicemanager Google Android Device manager bisitatu, eta bertatik agindu diezaiokezu jo dezala soinua, baita isiltasun egoeran utzi bazenuen ere. Telefonoa ez badago etxean, blokeo eta mapa aukerak ere bai (azken hau, kokapena aktibatua baduzu)

Aurrekoak ››

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Badirudi arazoa bezero inplementazioan dagoela,... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16
Erabiltzailearen aurpegia
Publikatu dituzte erasoaren xehetasunak https:... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16
Erabiltzailearen aurpegia
turismoa airb (dabid aldama)
Airbnb-ren eragina Donostia..., 2017-09-29
Besoin de planifier des opérations esthétiques ... (Médecin chirurgie esthétique Tunisie)
Taxi hegalari eta autonomoa..., 2017-09-27
Des opérations de liposuccion en Tunisie font p... (Médecin chirurgie esthétique Tunisie)
"Banden Lehia" musika-txape..., 2017-09-22

»» Jardun osoa