Zure abizena Etxeberria, Etxebarria, Echavarria, edo Echevarria den erabaki dezakezu, baina Nahia edo Naia zaren ez, edo Lur neska edo mutilen izena den, hori Euskaltzaindiako batzuk erabakitzen dute. Salbuespena, Letizia bazara bai, izenaren ortografia zuk erabakitzen duzu. Are gehiago, Bartzelonan jaio bada zure semea lasai jarri diezaiokezu nahi duzun euskal izena, han ez daude eta Euskaltzaindiaren agindupean. Nori eta zergatik axola zaio zein izen jartzen diegun gure seme-alabei? Zergatik bete behar dugu ortografia edo lege jakin bat gure izenetan?