Teknologia albisteak

Praktiketako itzultzaile bila

2013-06-28 : 11:39

452ºF aldizkarian itzulpen-praktikak gurekin egin nahi dituzten profesionalen bila gabiltza. Anima zaitezte! 452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkaria, herrialde, tradizio literario eta espezialitate ezberdinetako doktore/doktoregai talde batek kudeatuta, sei hilabetean behin argitaratzen den argitalpen akademikoa da.

Irabazteko asmorik gabeko nazioarteko egitasmo honen bidez, literaturaren ikerketa bultzatzea eta haren ezagutza hedatzea bilatzen dugu. Informazio gehiagorako, gure webgunera jo dezakezue: http://www.452f.com/eu.html

Aldizkariko zenbaki bakoitza lau hizkuntzatan argitaratzen da: euskaraz, katalanez, gazteleraz eta ingelesez. Planteamendu eleanitz hau ezagutza zientifikorako hizkuntzak bat edo bira murriztu ezin daitezkeelako uste sendoan eusten da. Gure eduki guztiak aipatutako lau hizkuntza hauetara itzultzeaz gain, 452ºF-en euskaraz, katalanez, galegoz, gazteleraz, ingelesez, portugesez, frantsesez eta italieraz idatzitako artikulu originalak onartzen ditugu. Zentzu horretan, modu berezian eskertzen dugu gure itzultzaile eta zuzentzaile kolaboratzaileen lan boluntario eta, aldi berean, profesionala.

Mezu honen helburua aldizkariko euskara itzultzaile taldea handitzea da, proiektuan kolaboratzeko prest dauden eta CA>EU, EN>EU edo ES<>EU hizkuntza-konbinazioak menperatzen dituzten itzultzaile/zuzentzaile berriekin kontaktatzea, alegia. Horregatik, 452ºF aldizkarian itzultzaile-praktikak burutzeko eskaintza egiten dizuegu. Interesatuok helbide honetara idatz dezakezue: proyectos@452f.com

Eskerrik asko,
 

452ºF aldizkariko Erredakzio Batzordea

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago